Borrar
Salvador Dalík ikur bihurtu zuen bere bibotea. Efe
Salvador Dalik biboteko gezurreko ilea saldu zion Yoko Onori, 10.000 dolarren truke

Salvador Dalik biboteko gezurreko ilea saldu zion Yoko Onori, 10.000 dolarren truke

John Lennonen alarguna sorgina zela uste zuen margolari espainiarrak, Amanda Lear abeslari ohiak aldizkari batean baieztatu zuenez

Nahikari Cayado

Lunes, 15 de junio 2020, 20:54

Gauza asko esan daitezke Salvador Dalí artistaren inguruan, baina argi dagoena da surrealismoaren genio bat izan zela. Pertsonaia xelebrea izan zen, bitxia, guztien gainetik beti nabarmendu egiten zena. Sortzeko zeukan adimen ikaragarriaz gain, bibotea mozteko zeukan ohitura ere, ikur batean bilakatu zuena kataluniarrak. Hain zen garrantzitsua bere bibotea, gezurreko ilea saldu ziola Yoko Onori 10.000 dolarren truke, Amanda Lear abeslari ohiak eta artistaren musak VSD aldizkarian ezagutzera eman duenez. «Dalík inoiz ez zion uko egin txeke bati. Izan ere, biboteko ilea saldu zuen behin..., beno ia», zioen elkarrizketan.

Lear-ek azaldu zuenez, John Lennonen alarguna zenak artistaren biboteko ilea eskatu zion, antza denez, eskultura bat sortzeko asmoz. Dalík baina, Yoko Ono «sorgin bat zela uste zuen, sorgindu egingo ziola eta ilea magia beltza egiteko erabiliko zuela», adierazi zuen aldizkarian abeslaria eta Dalí beraren maitalea izandakoak.

Ikaratuta, biboteko ilearen ordez belar sikua bidaltzea pentsatu zuen, eta hori bibote famatuko ilea balitz bezala Onori saldu egin zion 10 mila dolarren truke. «Etxeko lorategira joateko esan zidan, belar sikuaren bila. Eman nionean, kofre eder batean gorde zuen eta bidali egin zion. Jendeari ziria sartzea gustuko zuen», gogora ekarri zuen Lear-ek. Jakina da Dalí oso superstiziosoa zela, eta egur zati bat eramaten zuela beti soinean ispiritu txarrak aldentzeko asmoz.

Historia honetako beste protagonistak aldiz, Yoko Onok, ez du inolako deklarazio publikorik egin engainu horren inguruan. Hori bai, artista japoniarra oso superstiziosoa da ere. Ellen Weinsteinek 'Artsy' liburuan idatzi zuenez, Ono, txikitan, argiari eta soinuari sentsiblea zen. Konturatu zenez baina, pospolo bat pizten badu, eta nola kontsumitzen den adi jarraitzen baldin badu, bakea aurkitzen du. Oraindik egiten duen erritual bat da hori, 'Lighting Piece' izena jarri dionari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Salvador Dalik biboteko gezurreko ilea saldu zion Yoko Onori, 10.000 dolarren truke