NAHIKARI CAYADO
Miércoles, 1 de septiembre 2021, 23:40
Salma Hayek aktore mexikar ospetsua, ekoizle eta ekintzaile gisa ere nabarmendu dena, ospakizunetan dago. Izan ere, ostegun honetan, irailaren 2an, bere urtebetetze eguna ospatzen du, eta aurten gainera zenbaki borobila toka zaio: 55 urte bete ditu, nahiz eta ematen ez dituen. Testu honetan bere inguruko hainbat datu ezagutzera ekarriko ditugu, Hollywoodeko aktore famatuenetariko bat dena hurbiletik ezagutzeko.
Publicidad
Vercruzekoak (Mexiko) telenobelak protagonizatuz hasi zuen bere ibilbidea interpretazioaren munduan, baina gaztetatik oso argi zeukan bere etorkizuna zinema amerikarrean zegoela. Gaur egun, kameretatik urruti bizi da, produktore gisa lan egiten baitu. Parisen bere senarrarekin eta alabarekin bizitzeak zerikusi handia du horretan. Hollywooden baino bizimodu lasaiagoa eta anonimoagoa duela esan du behin baino gehiagotan eman dituen elkarrizketetan.
Eta Hayek berak kontatu izan duenez ere, txikia zenean, amonak buruko ilea eta bekainak guztiz mozten zizkion. Arrazoia? Modu horretan ilea indar handiagoz haziko zela.
Ez dakigu arrazoi horregatik izan zen edo ez, baina Hayek oso errebeldea zen gaztetan. Izan ere, 12 urterekin Louisianako barnetegi batera bidali zuten bere gurasoek, eta bi urteren ondoren kanporatua izan zen. Urte batzuk geroago, aktorea Nazioarteko Harremanak ikasten hasi zen Iberoamerikako Unibertsitatean, baina karrera albo batera uztea erabaki zuen bere benetako pasioan zentratu ahal izateko: zinemaren mundua.
Hayek oso arro dago bere jatorri mexikarraz, eta ahal duen guztietan horrela erakusten dio munduari. Adibidez, 2017an, Cannesko zinemaldiaren 70. urteurrenean, Veracruzarrak mariatxi-talde bat eraman zuen Frantziako hirira, nahiz eta bere senarrak ez zuen ideia ontzat ikusten. Garai hartan grabatu ziren bideoek agerian uzten dutenez, mexikar asko izan ziren Salma Hayek-en ideiarekin bat egin zutenak. Besteak beste, Guillermo del Toro eta Alejandro González Iñárritu zine zuzendariak, edota Gael García Bernal aktorea 'México Lindo y querido' kantatzen ikus ditzakegu musikariekin batera.
Aktoreak, beste alde batetik, bitxiak gustuko ditu, baina ez nolanahiko bitxiak. Izan ere, 2018ko Oscar sarien zeremonian harribitxizko lepoko luze bat jantzi zuen, 3.2 milioi dolarreko balioa zuena.
2016an bestalde, Francisco aita santuak audientzia pribatu bat eskaini zion aktoreari, bere senarrari eta haien alabari. Bertan veracruzarrak aita santuari 'Chateau Latour' izeneko ardo bat bidal ziezaiokeen galdetu zion, bere senarra enpresa horren jabea delarik. Galdera horren aurrean, aita santuak irribarre egin eta «hori propaganda da» erantzun zion.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.