Esperientzia polita da, urtez urte Euskal Herriko hainbat udalerritan errepikatzen dena. Hala, duela egun batzuk Saharako 20 neska eta mutil Larrabetzura iritsiak zirela iragarri bagenuen, astelehen honetan Amaia Aguirre Getxoko alkatea izan da, udalbatzako talde politikoen ordezkariekin batera, udaletxeko osoko bilkuren aretoan Getxoko familiekin uda igarotzeko udalerrira iritsi diren haur sahararrei harrera egin diena.
Publicidad
«Berriz ere poz handiarekin jasotzen ditugu Saharako haurrak, haiekin batera esperientzia ezin hobea bizitzeko gure etxeetan eta erakundeen arteko elkarlan honekin jarraitzeko, behar-beharrezkoa baitute beraiek bizi duten egoeraren ondorioz. Hori espero dugu, urtero itzultzea eta urtero familiekin esperientzia hori handitzea».
Halaber, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik etorritako umeei ongietorria eman ondoren, alkateak eskerrak eman dizkie Oporrak Bakean programarekin kolaboratzen duen Getxoko ATFAL Sahararen Aldeko Elkarteari eta harrera-familiei beren konpromisoa eta ahaleginagatik. «Esperientzia ezin hobe hau berriz ere sustatzen ari gara eta horretarako oso garrantzitsua da erakunde eta entitateen arteko elkarlana. Udalerriaren baloreak, elkartasuna eta lankidetza, nabarmentzen dituen ekimena da. Espero eta desiratzen dugu udalerrian uda gozatzea, onuragarria izatea eta itzuli nahi izatea», esan die Amaia Aguirre alkateak.
Nabarmendu duenez, harrera ekimenaren helburuak hurrengo hirurak dira: osasuna zaintzea, ondo pasatzea eta heldu diren errealitateen berri getxotarren artean zabaltzea. Azpimarratzekoa da umeek, harrerako familiekin eta bere lagunekin batera, hainbat jardueratan ondo pasatzeko aukera edukiko dutela uztailean eta abuztuan. Egin dezagun guztion artean euren egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.