Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 5 de marzo 2024, 11:41
Ruper Ordorikak 70. urtebetetzea ospatuko du bi urte barru baina oraindik gerra asko emango duen artista dugu. Dagoeneko kalean du 'Bakarka bi' bere azken diskoa. Lan berezi baten aurrean gaude. Izan ere, alde batetik, formatuari erreparatu behar diogu. CD formatuan, hamabi kanta biltzen ditu lanak, tartean 'Erruduna', 'Zaindu maite duzun hori' eta 'Zaldiak negarrez'. Are gehiago, LP formatuan ere aterako da. Formatu horretan bilduko dira 'Bakarka'ko hamar abestiak eta 'Bakarka bi'ko hamabiak.
Elkarrek 2018ko udazkenean Ruper Ordorikaren 'Bakarka' argitaratu zuen. Disko hartan, oñatiarrak errepasatu zituen bakarka, izenburuak adierazi bezalaxe, bere ibilbideko kanta adierazgarrienetako batzuk. Guztira, hamabi. Izan ere, Ruperrek bazeramatzan urte batzuk tartekatzen bere ohiko taldearekin eskainitako emanaldiak eta bakarka egindakoak. Bakarkakoek, bere ahotsa soil-soilik gitarraz lagunduta, giro intimoagoa sortzen zuten.
Bada, esperientzia haien fruitua izan zen 'Bakarka'. 2024an pauso berri bat eman du Ordorikak haren bide minimalistan. Izan ere, 40 urteko ibilbidean asko dira sortu dituen kantu adierazgarriak. Eta horietako asko faltan sumatzen ziren 'Bakarka' hartan. Gauzak horrela, oñatiarrak bere errepertoriotik hamabi kanta gehiago aukeratu eta grabatu ditu artifiziorik gabeko formatu honetan, kantaren esentzia biluztea ahalbidetzen dion formatu honetan, hain zuzen ere. Oñatiarra ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. Bere ibilbidean, disko handiak osatu ditu bere kantu ezagunekin, bai eta Hiru Truku taldearekin ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.