Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Ruper Ordorika, nekaezina. Iñigo Royo
Ruper Ordorikak Abadia Saria jasoko du

Ruper Ordorikak Abadia Saria jasoko du

Lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko diote, irailaren 12an Hendaian egingo den ekitaldian

Zurekin

Miércoles, 31 de julio 2024, 08:05

Ruper Ordorika musikari eta abeslari oñatiarrak jasoko du aurtengo Abadia Saria, datorren irailaren 12an Hendaiako Abadia jauregian (Lapurdi) bertan egingo den ekitaldi batean. Oñatiarrak dagoeneko lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko dute horrela. «Bere musikaren eta ahotsaren bitartez, iturri anitzetatik edanez, euskal kantagintza muga berrietara zabaldu du eta, horrela, unibertso propio bat sortu du, beti euskaratik eta euskaraz. Mugarriz mugarri abian jarraitzen duen ibilbide horri esker, sormen eta kultur erreferentzia aberatsak, ordezkaezinak, eskaini dizkio euskal hizkuntzari eta kulturari, euskararen herriari berari», nabarmendu du Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak.

«Euskal kantu berriaren lekukoa hartu eta eremu berrietara eraman zuen, 1980ko hamarkadan argitaratutako lehen disko haietan. Ordutik, kantagintzaren eta rockaren arteko soro zabalean, makina bat abesti eta doinu berri eman dizkio euskarari. Bakarka zein taldean, rocka nahiz kantu tradizionala uztartu ditu, nazioarteko nahiz hemengo musikariekin elkarlanean aritu da, literatura eta artearekiko zubiak landu ditu eta hainbat eta hainbat kultur ekimenetan parte hartu du», azaldu du Mendizabalek. Gaineratu duenez, plazaratu dituen «proposamen esanguratsu eta berritzaileek, lan guztietan sorkuntza prozesua eta hizkuntza bera zaindu eta aberasteko erakutsitako pasioak», euskaldunon azken hamarkadetako kultur «erreferentzia nagusien» artean kokatzen dute Ruper Ordorika.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ruper Ordorikak Abadia Saria jasoko du