Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Domingo, 10 de noviembre 2019, 20:48
2018.eko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du Ruper Ordorikaren lan berriak, eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako zuzeneko diskoen zerrendan hirugarrena dugu. Inauguratu zenetik abenduero Bilboko Kafe Antzokian eskaini izan duen erritual jendetsuaren esentzia dakarkigu berriz ... ere kantariak eta, azkenik, elkarren osagarri diren 'Gaur' (Esan Ozenki Records-2000), 'Hamar t´erdietan' (Elkar-2008) eta 'Kafe Antzokian' (Elkar-2019) diskoen gaitasunean oinarrituta, Ruper Ordorikak hiru puntako izarra irudikatu du, argia eta beroaren iturri.
Bere web orrian dio bezala Oñatin jaio zen 1956.ean. Musika zalea betidanik, hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizi izatera. Giro ilun eta jarrera sortzaileren aurkako garai hartan iragan zen rock anglosaxoian zituen idoloei jarraitzetik kantuak euskaraz idaztera eta euskal kantutegi zaharra ikastera.
Ruper Ordorika ezaguna zen jadanik Bilboko euskal kultura zirkuluetan 1980.ean HAUTSI DA ANPHORA, bere lehen diskoa, enrejistratu zuenerako. Gasteizen ikasle denboretan eta, gero, Bilboko Unibertsitatean aritua zen hainbat antolamendu eta ekintzetan. Pott Bandaren sorrera aipatu behar da haien artean, gerora kantariaren ibilbidean edukiko zuen garrantziarengatik. Bertan elkartuko zen aurrerantzean hain harreman emankorra edukiko zuten adixkideekin: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde.
Orain dela ia berrogei urte plazaratu zuen Ruper Ordorikak bere lehenbiziko diskoa, 'Hautsi da anphora'. Disko ez-ohikoa, arraro samarra, izan zen bere garaian. Besteak beste, Ruperrek kantaera berria erakutsi zuen; adibidez, hitzak lotu egiten zituen zenbaitetan eta silabekin jolasten. Ondorioz, entzuleak bazuen piska bat galtzeko arriskua hura lehen aldiz aditzean, diskoko koadernoa eskuetan hartu ezean. Xabier Letek, adibidez, kritikatu egin zuen kantatzeko modu hura artikulu batean.
Ruperren iritziz : «Batzuek disko eszentrikotzat hartu zuten. Lurraldearen arabera harrera oso ezberdina izan zuen, nik uste. Bilbon oso harrera ona, adibidez. Hango irrati-formula batean askotan ipini zuten 'Fas fatum' abestia. Musikazale erdaldunen artean ere asko zabaldu zen diskoa, euskaldunen artean bezainbeste. Orduan harreman handiagoa baitzegoen era bateko eta besteko musikazaleen artean. Bestetik, nik uste dut ordurako jendea aspertuta zegoela mezu handietatik».
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.