Borrar
Ruper Ordorika, kontzertu batean. Fernando Gómez
Ruper Ordorika Gasteizen izango da martxoan

Ruper Ordorika Gasteizen izango da martxoan

Principal Antzokian emango du kontzertua, martxoaren 12an, 20:30ean

Paul Picado

Lunes, 24 de febrero 2020, 20:34

Ruper Ordorikak kontzertua emango du martxoaren 12an Gasteizen. Hain zuzen ere Principal Antzokian izango da, 20:30etik 22:00etara gutxi gorabehera. Kontzertu horretan, Ruper Ordorikarekin batera Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando Neira 'Lutxo' (baxua, kontrabaxua), eta Hasier Oleaga (bateria) ere izango dira. Kontzertura bertaratu nahi izanez gero, sarrerak hemen eros daitezke, 15 eta 18 euro artean.

Ruper Ordorika euskal abeslari oñatiarra da, eta euskal kanten berritzaileenetako gisa hartzen dute. Musika txikitatik bizi izan zuen, izan ere, senideek musika ikasi zuten eta gurasoek ekimen artistikoa oso gustukoa zuten. Hasiera batean bateria jotzen hasi zen, geroago gitarrari ekin zion, eta, azkenean, abesten ere hasi zen.

1980. hamarkadan Pott Banda literatura taldean ibili zen, besteak beste Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Jon Juaristi, Manu Ertzilla eta Joxe Mari Iturralde idazleekin. Bere lehen diskoa 1980. urtean ere grabatu zuen, 'Hautsi da anphora' izenekoa, eta kritikarien aldetik oso iritzi onak jaso zituen.

Pixkanaka Ordorika euskal kantagintzaren ikur bilakatu zuten, eta Sustatu webguneko erabiltzaileek bere lehen diskoa euskal diskorik onenen artean hautatu zuten, Hertzainak taldearen 'Soñua' lanaren atzetik.

Bigarren diskoa 1983. urtean kaleratu zuen eta disko horretan ziur asko bere kantarik arrakastatsuenetako bat atera zuen, 'Berandu dabiltza' izenekoa hain zuzen ere. Lan horretan, bere kantez gain, Jose Sarrionandiak, Joxemari Iturraldek eta Atxagak idatzitakoak ere jasotzen dira.

1985. urtean kaleratutako 'Bihotzereak' lanaren ostean bost urte lanik kaleratu gabe egon zen, bestelako ikuskizunak egin bazituen ere. Tarteka Mugalaris taldea ere sortu zuen, zuzeneko emanaldietan aritu zen lagunekin, eta harekin disko bat ere grabatu zuen.

Guztira hogei disko baino gehiago grabatu ditu eta tarteka Hiru Truku taldea ere sortu zuen Bixente Martinez eta Joseba Tapia musikariekin batera. Talde horrekin hiru disko kaleratu zituen. Principal Antzokian emango duen kontzertuan bere jarduera osoan egindako kantarik arrakastatsuenak izango dira entzungai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ruper Ordorika Gasteizen izango da martxoan