Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 25 de mayo 2021, 23:12
Ruben Vitoria surflari euskaldunak Portugalen ospatutako Caparica Surf Fest txapelketa irabazi du. Hala, egun zarauztarra 11. posizioan dago World Surf League txapelketaren Europako zerrendan. Ruben Vitoriaren garaipenaz gain, gizonezkoen artean nabarmentzekoa da Andy Criere eta Aritz Aranburu 9. eta 17. postuetan sailkatu direla.
Bestalde, emakumezkoen kasuan, Garazi Sanchezen eta Ariane Ochoaren lan eskerga goraipatzekoa da, bosgarren postua lortu dutenak eta 9. eta 11. postuan sailkatzen dituela Europako zerrendan. Leticia Canales surflari bizkaitarra da zerrenda horretako liderra.
Lehendabiziko fasean Marco Mignot eta Kyllian Guerin frantziarren eta Raul Bormann brasildarraren aurretik igaro zen Vitoria bigarren fasera, lehendabiziko postuan. 32ko kanporaketan, aldiz, Jorgann Couzinet frantziarraren, Lenni Jensen alemaniarraren eta Diogo Martins portugaldarraren aurka ere lehen postua bermatu zuen. 16ko kanporaketan ere final-laurdenetarako txartela eskuratu zuen Gony Zubizarretarekin batera, Marco Mignot eta Gatien Delahaye frantziarrei gailenduz.
Era berean, final-laurdenetan Vicente Romero baino hobea izan zen gipuzkoarra, 11.83 puntuko emaitza eskuratuz. Finalerdietan, berriz, Vitoriak aurkari ezagun bat izan zuen, Gony Zubizarreta, euskal jatorriko surflari galiziarra. Bertan ere aurkaria baino hobea izan zen, 8.93ko eta 8.70eko olatuak exekutatuz.
Azkenik, finalean Vitoria Charly Martin frantziarra baino hobea izan zen. Nahiz eta norgehiagoka oso parekatuta ibili, euskal surflariak frantziarrak baino puntu gehiago eskuratu zituen amaieran. 9.40ko olatu batek eta gero 9.13ko beste batek garaipena bermatu zioten Vitoriari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.