Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Inork ez du zalantzan jarriko Euskal Herrian oso maila altuko surflariak ditugula, eta hala ikusten ari gara azken asen la teotan mundu mailan ospatzen ari diren txapelketa ezberdinetan. Orain dela bi asteburu Aitor Francesenak AEBetako Surf Egokituaren Irekiko bosgarren edizioa irabazi bazuen, horrela Munduko zirkuitua bereganatuz, igande honetan Ruben Vitoriak Munduko surf txapelketan jarraitzea lortu du, lehen mailako zirkuituan aritutako eliteko bi surflariren aurka jokatu ondoren: Kolohe Andino estatubatuarra eta Federico Morais portugaldarraren aurka, alegia.
Basque Teametik adierazi dutenez, euskal surflaria izan zen uretan sartu zen eguneko lehenengo kirolaria. «Eguneko lehen txanda egokitu zitzaion, zailenetako bat aurre-erreferentziarik ez izateagatik eta lehiaketa nagusiko bigarren txandan zortez egokitu zaizkion aurkariengatik». Hala ere, nahiz eta Zarauztarrak WCT-ko munduko lehen mailako zirkuituan aritutako eliteko bi surflariren aurka jokatu izan, laugarren geratu zen, bigarren aukerarako txanda eskuratuz.
Beraz, hor ez zuen bere lana amaitu eta arratsaldean, Rubenek bigarren aukerako bere lehenengo txanda jokatu zuen, bigarren kanporaketari dagokiona. Bere lehen olatua 7.83ko balorazioarekin puntuatu zuten, hasieratik seriea ondo bideratuta utziz. Estrategiari eusten eta Gabriel Vargas perutarra kontrolatuta edukitzen jakin izan zuen, zeinek Ruben bigarren postutik ken zezakeen uneren batean. Ez zen horrela izan eta euskaldunak Munduko Txapelketan jarraitzen du.
Keoni Lasa zarauztarrak, bere aldetik, erepeskan hasi zuen bere ibilbidea, lehiaketa nagusian erori arren, surflariei lehiatzen jarraitzeko aukera ematen dien lehia paraleloan, alegia. Basque Team bere taldetik nabarmendu zutenez, euskaldunaren jarduna bikaina izan zen bigarren aukera horretako lehen txandan, baina bigarren txandan, ordea, ez zuen hainbesteko zorterik izan. Bertan, Shun Murakami japoniarra, Tao Rodriguez panamarra eta Romeo Chavez kolonbiarra izan zituen aurkari, eta, epaileen erabaki eztabaidagarri batean, Munduko Txapelketa absolutuari agur esatea tokatu zaio. Hala ere, bere hitzetan, «gauza baliotsu asko ikasi» ditu, orain Europako junior zirkuitoko hitzorduei aurre egiteko balio izango zaizkionak.
Hala ere, itxaron dezagun Ruben Vitoriak gu ilusionatzen jarraitzen duen eta Munduko Txapelketan aurrera egiten jarraitzen duen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.