Borrar
Rosalia, BECeko kontzertuan. Pedro Urresti
Mostomami

Mostomami

Buru-belarri ·

Astezkenean Rosaliak egundoko kontzertua eman zuen BECen. Berari buruz denetarik esan dugu dagoeneko, eta aldi berean, orduak eta orduak eman genitzake bere lana aztertzen

Viernes, 29 de julio 2022

Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago oihu ugari entzuten ziren. Zer esanik ez eszenatokira atera orduko sortutako zalaparta. Horrelako 'fan fenomeno' gutxi ikusi ditut. Rosaliak Euskadin izandako arrakasta txundigarria da. Zaleek dena ospatzen zuten. Dantzariek motorra bat irudikatu zuten haien gurputzekin eta abeslaria gainean jarri zen 'Motomami' kantan. Geroxeago, makillajea kendu eta bere ilekordak moztu zituen. Publikoan zeuden pankartak irakurri zituen... Eta dena euforiarekin jaso zuten bere jarraitzaleek.

Rosaliari buruz denetarik esan da dagoeneko. Hala ere, orduak eta orduak pasa ditzakezu bere lana aztertzen. Sentsazio hori izan nuen asteazken honetan BECen eman zuen kontzertuan. Iritzi artikulu eta erreportaje ugari irakurri eta ikusi nituen bertara joan baino lehen, eta hala ere aho zabalik utzi ninduen musikariak. Show ikaragarria.

Polemika handia sortu zen duela egun gutxi batzuk bere biraren inguruan. Kritika ugari jaso zituen eszenatoki gainean musikaririk ez zegoelako. Karaoke bat zela esan zuten batzuek. Eta tira, kontzertua ikusi eta gero ez nituela batere faltan bota aitortuko nuke. Benetan haien lana ezinbestekoa dela uste badut ere, bere showa beste gauza bat dela esango nuke. Ikuskizun desberdina. Azken finean ez duzu Rosaliaren zuzenerako sarrera bat erosi bateria edo gitarraren soinua entzuteko, bera ikusteko baizik. Dantza, estetika, ahotsa, jarrera... oso gauza desberdina eskaintzen du. Opera bat ikustera zoazenean, tronboi baten soinua entzutea espero ez duzun moduan, uste dut Rosaliaren ikuskizun batean musika ez dela garrantzitsuena. Badakit hasiera batean ez dela erraza hau ulertzea, baina hala da.

Eszenatoki gainean kamara baten presentzia ere asko kiritikatu zen. Aurreko lerroek batzutan abeslaria ondo ikusten ez zutelako. Ez zitzaidan gehiegikeria iruditu. Abesti konkretu batzuk baino ez ziren izan eta harmailetan zeudenek izugarri eskertu zuten. Gainera, publikoarekin interakzio bikaina izan zuela uste dut. Izan ere, zale batzuei mikroa utzi zien abesteko eta oso adeitsu jokatu zuen haiekin.

Gustatzen ez bazaizu, begiratu beste alderantz. Askotan esaldi hori errepikatzen diot neure buruari. Zorionez, musika genero ugari ditugu, baikoitzak bere faboritoak izan ditzan. Beraz, zergatik denbora galdu atsegin ez duguna kritikatzen? Burua ireki eta denetarik probatzea ondo baino hobeto dago, baina gustatzen ez bazaizu... beste zeozer aukeratu eta kitto. Arazorik ez. Nire kasuan, motomamiaren munduan sartu eta gero, 'Despechá' behin eta berriro jarri dut. Motomami, Motoamatxo edo lagun batek abstemioa naizela kontuan izanda izendatu nauen moduan, Mostomami nauzue.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mostomami