Borrar
Bi urteren ostean bueltatuko da ekimena. e. c.
Rock soinuak berpiztuko ditu Zeberio Metal jaialdiak

Rock soinuak berpiztuko ditu Zeberio Metal jaialdiak

Elisabeltz, Rat-Zinger, 4 Villains eta Basaki taldeak eta DJ Jarros arituko dira Zubialdeko frontoian ospatuko den ekitaldian

irati alonso

Sábado, 11 de junio 2022, 23:28

Osasun egoera dela eta aurreko urteetan berta behera utzi behar ostean, berriz ospatuko da Zeberio Metal jaialdia. Aurten lau talde ikusteko aukera izango dute Zubialde auzoko frontoira larunbatean hurbiltzen direnek: Elisabeltz, Rat-Zinger, 4 Villains eta Basaki. Halaber, Dani Álvarez kazetariak, DJ Jarros ezizenez ezagunak, jarriko du musika.

2018an sortu zen Elizabeltz taldea, OST, Sinnerdolls eta The Hammer bandetako kideak batu zirenean. Gazteak baina esperientzia luzekoak, hainbat eta hainbat ordu eman dituzte entsegu eta eszenatokietan. Haien estiloa definitzea nahiko zaila den arren, hirurogeita hamarreko hamarkadako shock rockaren tradizio onenaren oinordeko direla esan daiteke. Batzuek Ghost euskaldun gisa izendatzen dituzte, nahiz eta beren proposamena askoz urrunago joan perspektibari dagokionez.

Rat-Zinger banda aldiz 2009an jaio zen, esperientzia luzeko musikariek osatzen dutela ere. Anarko, PiLT, Sucio Sistema edoZer Bizio bezalako taldeetan izandakoak dira. Punk zapore bereizgarria duen banda bat, hardcore kontzeptu izugarri bat eta rockeroaren usain sakon, zintzo eta bizia, Motörhead edo Exploited taldeetako seme-alabak. Eskorbutok edo Cicatrizek sortu zuten gorroto sozialeko mezuaren zuzeneko albazeak, hardcore kirrinkarienaren gurtzaileak, punk rockero eta hardcoreta eszena batetik bizirik atera diren egoskorrak.

Jaialdia

  • Non Frontoia

  • Noiz Ekainak 18

  • Sarrera Librea

Hainbat herrietatik

4 Villains taldeak rockaren eta metalaren jatorrizko esentzia egungo soinuekin nahastuz, musikatik haratago doan proposamen ezberdin bat eskaintzen dute.

Bere ezaugarri nagusia zuzeneko showaren indarra da, 'freak show' izenekoa. Banda post-apokaliptikoa da eta zirkukoa nahasten dute eszenaratzean. Erromoko banden lehiaketako irabazleak (2019), urte bereko Leioako Pop Rockeko finalistak eta 2020ko Gaztea maketa lehiaketa.

Leioatik helduko da Basaki hirukotea. Rock eta metal estiloak uztartzen dituen taldeak 'III' izeneko diskoa aurkeztuko du eta aurreko lan bietako, 'Egunero hasten da' eta 'Esperantzaren zain' abestiak ere interpretatuko dituzte Zeberion.

Halaber, Dani Álvarez kazetariak, DJ Carros ezizenez ezagutua eta rock musikaren zale amorratuak, musika jarriko du, publikoa buruak astintzen eta dantzan jarriko duela.

Guzti hau goizeko 12.00etan hasiko den eta egun osoan luzatuko den programaren barnean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Rock soinuak berpiztuko ditu Zeberio Metal jaialdiak