![Robert Pattinsoni buruz agian ez dakizkizun hamar bitxikeria](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202008/29/media/cortadas/robert-pattinson-kn0D-U12046494554wnD-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Robert Pattinsoni buruz agian ez dakizkizun hamar bitxikeria](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202008/29/media/cortadas/robert-pattinson-kn0D-U12046494554wnD-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Domingo, 30 de agosto 2020, 02:06
Londreseko aktorea pantaila handira itzuli da aste honetan 'Tenet' filmarekin, Christopher Nolanen lan berria. Hainbat urteetan berak nahita hautatutako filmetan aritu da, hala nola 'The Lighthouse' edota 'High Life' pelikuletan. Aurrekontu gutxiko filmak izan dira batez ere, baina Pattinsonek ugaritan azaldu bezala, arlo artistikoa gainjarri du beste ezeren gainetik. Dena den, superprodukzioetara itzuli da berriz ere 'Tenet' edota hurrengo urtean kaleratuko den 'The Batman' filmekin.
Londresen jaioa 1986ko maiatzaren 13an, Robert Pattinson Richarden eta Claireren semea da, auto zaharren kontzesionario bateko langilea eta modelo-agentzia bateko arduraduna, hurrenez hurren. Aktorearen bizitza pertsonalean sakonduz, hona hemen agian ezagutzen ez zenituen aktoreari buruzko bitxikeria batzuk:
1
Pattinson gazte lotsatia zen oso, hamabost urterekin antzerki-lan amateurretan hasi zena aitak bultzatuta. Antzerkiak lotsa hura aldentzen lagundu zion.
2
'Crepúsculo' sagako lankideekin batera, Kristen Stewartek eta Taylor Lautnerrek zementuzko arrastoak utzi zituzten Graumango Txinako aretoaren aurrean, 2011ko azaroan.
3
Txakur bat dauka, Bear, Louisianako babesleku batetik hartua.
4
Zinemaren munduan duen idoloa Jack Nicholson da. Antzerako ibilbidea izatea gustatuko litzaioke, batez ere pertsonaia konplexuak antzeztu izan dituelako, oso sakonak eta prestakuntza handikoak. Pertsonaia zailak antzeztea oso gogoko du Pattinsonek.
5
Denbora-pasa gogokoenak dardoetan aritzea eta billarrean jokatzea ditu.
6
Snowboarda gustuko zuela esan zuen Harry Potterren entzunaldia egiten zuen bitartean. Bere kirolik gogokoenagatik galdetu ziotenean eman zuen erantzun hori.
7
Hamabi urterekin ikastetxetik bota zuten helduen aldizkariak lapurtu eta ikaskideei saltzeagatik.
8
Gazte bakartia izan zen beti, eta ez zuen izan lehen neska-laguna 18 urte bete arte.
9
Dior Homme-ren irudia izan zen 2013. urtean, eta Maison-en gizonezkoen arropa bildumaren burua 2016. urtean.
10
Urte hasieran, otsailean, munduko gizonik ederrenena zela adierazi zuten hainbatek Antzinako Greziako froga batean atera zuen emaitzagatik; 'Golden Ratio of Beauty Phi' ekuazio matematikoan izandako frogagatik hain zuzen ere. Grezia errenazentistan garatu zen froga eta artisten artelanetara aplikatzen zuten edertasuna neurtzeko. Ekuazioaren arabera, Pattinsonek grekoek bilatzen zuten perfekzioaren % 92,15 lortu zuen.
Noticia Relacionada
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.