Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Rainer María Rilke, txekiar idazle eta poeta. ABC
Rilke

Rilke

Rilkerentzat erlijioaren mailakoa zen poesia, eta osorik eman zitzaion sinesmen hari

Viernes, 31 de diciembre 2021, 11:51

Beti da inspiragarria eta aberasgarria Rilkerengana itzultzea. Azken asteotan haren poemetara itzuli naiz, eta poemak irakurri bitartean, Mauricio Wiesenthalek Pragan jaiotako poetari eskainitako biografia mardul eta xehea izan dut eskutan, 'Rainer María Rilke (El vidente y lo oculto)', Acantilado etxeak kaleratua. Aingeru izugarriak besarkatzen zituen izaki sentikor haren dohainak, bertuteak, kontraesanak eta koldarkeriak jartzen ditu agerian liburuak. Ziur asko, ez zuen bizitza eredugarria izan. Rilkek berak honako hau aitortu zion une jakin batean bere maitale izandako Magda von Hattinbergi: «Nire bizitza, neurri batean, porrot bat da, baina nire artea erabat garbia da». Magda Rilkeren bizitzan sartu-irtenean ibili ziren emakume ugarietako bat izan zen. Hala ere, ez zuen balio maitasunerako eta konpromisorako. Berehala ateratzen zen ihesean harremanetatik, nahiko modu krudelean sarri askotan (bere emazte Clara Westhoff eskultorearekin eta Ruth alabarekin egin bezala). Konkistatzea nahikoa zuen, maitasun-trukea partekatu gabe. Loreak, objektu txikiak eta poemak oparitzen zituen erruz, baina ez zuen aurrez aurrekorako balio. Hala ere, paradoxikoa bada ere, oroitzapen ona utzi omen zuen emakume gehienengan. «Gaueko erreginak» esaten zien, eta asko estimatzen zuen emakumeen jakinduria intuitiboa, sentsuala eta ilargikoa, amonek eta amek isilean transmititua.

Emakume talde horren barruan, badira bereziki nabarmentzen diren bi: Lou Andreas-Salome eta Marie Von Thurn und Taxis printzesa. Lehenak, ezaguna den bezala, harreman estua izan zuen Nietzsche edota Freudekin, eta maila handiko intelektuala zen. Rilkeren potentziala ikusita, hura gidatzen saiatu zen behin eta berriz. «Haren eskuetan» jarri zuen poetak 'Orduen Liburua' poema-liburua. Bigarrena, berriz, mezenas oso garrantzitsua eta konfiantzazko lagun intimoa izan zen Rilkerentzat, eta Duinoko bere gazteluko ateak ireki zizkion, non bere elegia ezagunak idazten hasi baitzen. Azken batean, mezenas horiei esker bizi izan zen Rilke, beti eskean eta beti dirua xahutzen, bizimodu aristokratiko bati jarraiki nahirik eta bestelako ardurei jaramon handiegirik egin gabe, ez bere familiari, ez bere editoreari, ez gerra garaian inguruan zuen sufrimenduari. Gizakiak objektu liturgiko gisa erabiltzen zituen bere artearen aldarera igotzeko. Eta Rilkerentzat erlijioaren mailakoa zen poesia, eta osorik eman zitzaion sinesmen hari. Espiritismoan murgilduta ere ibili zen, eta ba omen zuen gauzak igartzeko edo sinbolo bereziak ulertzeko dohaina. Bere poemetan ez dira gutxi mundu ilun eta ezkutu horri egindako keinu eta aipamenak.

Rainer María Rilke, liburu bat irakurtzen.

Wiesenthalen liburuak zehaztasun ikaragarriz erakusten digu poetaren ibilbide etikoa eta estetikoa, non zer egin zuen, eta norekin. Pragan jaioa izan arren, alemana zuen ama hizkuntza, eta ez zuen bere burua nazio jakin baten pean ikusten. 'Unnational' bezala definitzen zuen bere burua: ez-nazionala. «Maitea, inon ez da izango mundua geure barruan den bezalakoa», idatzi zuen Duinoko zazpigarren elegian. Beharbada, horregatik mugitu zen horren erraz eta nostalgiarik gabe batetik bestera eta hainbat bizileku izan zituen (egia esan, liburua bera mozkorraldi geografiko bihurtzen da): Danimarka, Suedia, Paris, Mosku, Capri, Duino, Geneva… Espainian ere egon zen, eta Ronda eta El Grecoren Toledo gogoan biziki lotuta geratu zitzaizkion betiko.

Rilkeri ez ezik, liburuak errepaso luze-zabala ematen dio Lehen Mundu Gerra aurreko panoramari eta giza faunari ere, batez ere aristokraziari eta kulturaren munduari. Izen handi asko agertzen dira biografian, eta une batean edo bestean harremana izan zuten gure poetarekin: Tolstoi, Gorki, Gide, Stefan Zweig, Rodin, Hofmannsthal, Romaine Rolland, Cezanne, D'Annunzio, Tsevietaieva, Wittgenstein… Bere beste zenbait liburutan bezala, Wiesenthalek garai hartako erretratu aberatsa eta laudagarria egiten digu, eta humanismoaren azken geltokitzat jotzen du. Zweigek berak «atzoko mundua» bezala definitu zuen hura berpizten du gure begien aurrean maisutasunez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Rilke