Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Sábado, 12 de octubre 2019, 00:57
Aurten bete dira 50 urte Rikardo Arregi andoaindarra hil zela, uztailaren 10ean, zehatz esanda, Mendaron, zoritxarreko auto istripu batean. Gertakari madarikatu hartatik mende erdia bete den honetan, Andoainek gogoratu eta omendu egin nahi du Rikardo, modu berezi batean. Helburu horrekin, 'Rikardo Arregi Irakurtzen, 50 urte ondoren' ekimena antolatzen ari dira. Ekimen horren barruan, Rikardo Arregik idatzitako hainbat idazlanen irakurketa publikoa egingo da, azaroaren 28an, udalerri gipuzkoarreko Bastero plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte, etenik gabe. Guztira, 225 pertsonek parte hartzea bilatzen dutela nabarmendu dute ekimenaren antolatzaileek.
Andoaingo Udaleko Euskara Batzordeak talde politiko guztien ahobatasunez erabaki zuen duela aste batzuk ekintza hau antolatzea, eta, Udalarekin batera, ekimenaren antolakuntzan parte hartuko dute Andoaingo euskaltegiak (AEKren euskaltegia) eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. Udalaren, euskaltegiaren eta bazkunaren gogoa da ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea, Euskal Herriko herri-erakunde, kulturgintza eta euskalgintzako ordezkariekin batera.
Andoaingo herriak lehendik ere estimu handitan du Rikardo Arregi. Estimu horren adierazgarri dira, besteak beste, 31 urtez Udalak urtero antolatzen duen Rikardo Arregi Kazetaritza Saria (aurrtengo sari-banaketa irakurketa publikoaren egun berean izango da, irakurketa bukatu eta berehala, iluntzeko 7etan, Basteron bertan); herrian bada kale bat bere izena duena, 'Rikardo Arregi kalea'; eta 'Andoaingo Seme Kuttun' izendatu zuen Udalak 1989an.
Antolatzaileen arabera, ekintzailea, pentsalaria, kazetaria, idazlea, hizlaria... hori guztia izan zen. Bere kezka eta intereseko kontuak zituen euskara, politika, gizarte gaiak oro har, nazioarteko gorabeherak, erlijioa, ideologiak, filosofia eta kulturgintza. Arduratzen zuen baita ere Andoain herriak eta Andoaingo euskararen eta kulturaren osasunak. Gauzak horrela, badira bi hitz Rikardoren ikuspegia eta jarduna laburbiltzen dutenak: berrikuntza eta askatasuna. Berritzailea eta askatasunaren defendatzaile sutsua izan baitzen berak ukitu zituen arlo guztietan, bai gogoeta egiterakoan eta baita ere ekintzak bultzatzerakoan.
Hirurehundik gora artikulu idatzi zituen Zeruko Argia, Jakin eta Anaitasuna aldizkarietan. Hainbat saiakera idatzi zituen euskaltzaletasunaz, erlijioaz, sozialismoaz edo marxismoaz. Berak proposatu eta sustatu zuen, antolaketan ere parte hartuz, Euskaltzaindiaren eskutik Euskal Herri osora zabaldu zen lehenengo euskarazko alfabetatze kanpaina. Berritzaile izan zen euskarazko liburugintzan ere, Lur argitaletxearen zimentarriak jarriz.
Horregatik guztiagatik, 50 urte ondoren, omendu eta gogora ekarri nahi dute Rikardo Arregi. Nola? Berak idatzi zituenak gogoratuz, ezagutzera emanez eta zabalduz. Horixe da 'Rikardo Arregi Irakurtzen, 50 urte ondoren'. Parte hartu nahi duzu? Jakin ezazu 'Rikardo Arregi Irakurtzen, 50 urte ondoren' ekimen publikoa azaroaren 28an, ostegunean, izango dela Basteron, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte. Guztira, 225 lagun inguruk parte hartuko du irakurketan eta lagun bakoitzak bi minutu eta erdiko testu bat irakurriko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.