Borrar
'El resplandor' Stanley Kubricken filmak 40 urte bete ditu

'El resplandor' Stanley Kubricken filmak 40 urte bete ditu

80ko hamarkadako pelikulak historian beldur gehien ematen duen luzemetraia izaten jarraitzen du askorentzat

Nahikari Cayado

Sábado, 23 de mayo 2020, 20:31

Baliteke batek baino gehiagok eskuak burura eramatea 'The Shining' ('El resplandor') pelikulak, euskaraz 'Distira', berrogei urte betetzen dituela jakitean. Azkar pasatzen da denbora, baina nahiz eta teknologiak aurrera egin duen, 80ko hamarkadako filmak historian beldur gehien ematen duen luzemetraia izaten jarraitzen du askorentzat. Horrela izatea nahi zuen Stanley Kubrick zuzendariak eta hala lortu zuen. Norbaitek ez al du oraindik ikusi? Maisulan bat da, ez zarete damutuko.

Kubricken karrerari bultzada eman zion pelikula horrek. 1975ean Stephen King idazleak argitaratutako 'The Shining' eleberrian oinarritutako gidoia idatzi zuen zinemagileak Diane Johnsoneki batera. Bitxikeria moduan, idazleari ez zitzaion batere gustatu nobelaren zinerako moldaketa, beste behin, Kubrickek nahi zuen pelikula sortu baitzuen, liburuan agertzen zen istoriotik aldenduz.

Filmaren lehenengo eszenak helikopterotik grabatutako paisaia ederrak erakusten ditu, plano orokorrean. Mendiak, basoak, errepidea… eta Overlook ostatua. Bertan gertatzen da trama osoa. Kubrickek berak hotelaren barrualde osoa eraikitzea agindu zuen koloredun egongela erraldoia eta bere 'Gold Rod Room'a eta guzti.

Jack Nicholsonen eta Shelly Duvallen interpretazio paregabeek segundo gutxitan murgilduko dute ikuslea filmean. Kubrickek ikusle horiek nahasten saiatuko da pelikulan hainbat pista faltsu ezarriz, hala nola, Redrum pintadarekin –Murder hitza alderantziz idatzita, hilketa esan nahi duena- , urdinez jantzita agertzen diren biki mitikoekin, eta, nola ez, azkeneko eszenan agertzen den labirinto misteriotsu eta liluragarriarekin. Wendy Carlosek eta Rachel Elkindejek sortutako soinu bandak ere rol garrantzitsua dauka filmean, benetan beldurgarria eta oilo larrua jartzen dituen doinuak baititu.

Pelikula ilun, aztoragarri eta klaustrofobiko baten aurrean gaude, ikuslea aho zabalik uzten duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'El resplandor' Stanley Kubricken filmak 40 urte bete ditu