Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 3 de junio 2022, 16:54
Ramon Saizarbitoria idazle euskaldunaren 'Martutene' eleberriaren irakurraldi publikoa gauzatuko dute datorren asteazkenean, ekainaren 8an, Bilboko Arriaga Antzokian. Hala, joan den ostegunean irakurketa honi buruz mintzatzeaz gain, euskara hizkuntzari eta euskal literaturari buruzko bere kezken berri eman zuen idazleak saio honen aurkezpenaren baitan antzokian bertan.
Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal literaturako klasiko baten irakurraldia gauzatzen du urtero, duela hamalau urtetik. Hortaz, aurtengoan Saizarbitoriaren 'Martutene' nobelaren txanda izango da. Orotara 200 pertsonaia publiko baino gehiago hitzartuko dira Bilboko Arriaga antzokian, bakoitza liburuko pasarte txiki bat irakurriko duelarik.
'Martutene' Ramon Saizarbitoriak 2012. urtean plazaratutako euskarazko eleberria dugu. Bertan bi bikoteren harremanen nondik-norakoak ematen dira ezagutzera, atzerritar neska gazte batena, tarteko. Nobelaren izenburuak aditzera ematen duen bezalaxe, Donostiako Martutene auzoan girotuta dago, bertako 'villa' batean, hain zuzen ere. Zenbait literatur kritikorentzat euskal literaturaren azken boladako eleberri esanguratsuena da.
Irakurketa goizeko zortzietatik eguerdiko ordu bietara bitarte luzatuko da. Saizarbitoriak lehendabiziko lerroak irakurriko ditu, eta, ondoren, euskal gizarteko sektore anitzetako ordezkariek pasarteak irakurriko dituzte jendaurrean. Irakurleen artean, erakunde publiko, elkarte nahiz kultur eta gizarteko eragileak nabarmendu daitezke, baita Bilboko ikastetxe ezberdinetako ikasleek parte-hartu ere. Internet bidez ere euskal diasporako 50 euskal etxetako kideek esku hartuko dute ekimen honetan. EITB taldeak bere webgunearen bitartez zuzenean emango du egitasmoa.
Egitasmoaren aurkezpen saioan Saizarbitoriak hainbat gogoeta eman zituen ezagutzera. Idazleak nabarmendu zuenez, bere euskalduntasuna nola bizi jakin gabe dabil euskalduna gaur egun. Bere hitzetan, euskaldunek beren egunerokotasunean besteei nola mintzatu behar zaien inguruan zalantzan ibili ohi dira, norbanakoek aurrean duten pertsona, dendari edota funtzionarioari, zer hizkuntzatan mintzatu behar zaien zalantzan jartzen baitute. Era berean, honakoa adierazi zuen: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena, ez euskaldun guztientzat behintzat. Askorentzat oposizioetan puntuak ematen dituen ikasi beharreko hizkuntza da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.