Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Itziar Altuna
Miércoles, 10 de julio 2024, 22:09
Indio eta Tania gaztetxoak sarri ibiltzen dira Ezkaba mendian zokomiran, baina egun batetan, eta ezustean, iraganeko hainbat pasarte ilun ezagutuko dituzte: Ezkabako gotorlekua espetxea zen garaian gertatu zen ihesaldi harrigarriaren berri jakingo dute. Ramon Olasagasti kazetari eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) «ariketa xume bat» egin nahi izan du 'Memoriaren giltza' liburuan istorio hori gazteei hurbiltzeko, «memoria hori bizirik eusteko», azaldu du aurkezpen ekitaldian. Gazteentzako idatzitako ipuina da, «ahozko euskararen zantzuak» dituena eta «irakurtzeko erraza». Baina aldi berean, helduek ere gozatuko dutena, egilearen esanetan.
Ezkabako gotorlekua, Iruñetik gertu dagoena San Cristobal mendian, espetxe bezala erabilia izan zen 1937 eta 1945 urteen artean. 1938ko maiatzean, 795 presok ihes egitea lortu zuten, baina hurrengo egunetan, inguruko herrietan «giza ehizaldi krudela» gertatu zen. Preso asko harrapatu eta fusilatu egin zituzten, beste asko damutu eta kartzelara itzuli ziren. «Frantziako muga hiruk bakarrik igarotzea lortu zutela uste da», gogoratu du Olasagastik. Bada testuinguru hau hurbiltzen dio liburuak irakurleari.
Gerra Zibilarekin lotutako «hiru marka edo leku» biltzen ditu istorioak Inazio Mujika Ereineko editorearen esanetan. Alde batetik Ezkabako gotorlekua, espetxe bilakatuta garai hartan; bestetik 'botilen hilerria', non fusilatuak izan ziren ehun preso baina gehiago agertu diren, guztiak botila bat hanken artean dutela, beraien izena azaltzen duen paper batekin; eta azkenik Xubixarreko sima, bertan protagonistek giltzazar herdoildu bat aurkituko dute eta «hortik tiraka gauzak deskubritzen hasiko dira eta istorio hori orainera ekartzen», agertu du Olasagastik.
Luis Garderen 'Ehiztariaren isialdia' liburuak «mugitu» egin zuela onartu du egileak, Ezkabako espetxean zeuden presoen ihesaldiaren inguruan idatzitakoa, eta bertan gertatutakoa gazteei hurbiltzea erabaki zuen. «Orduko lekuko zuzenak adinagatik joaten ari dira, baina zorionez historialariek lan handia egin dute lekukotza eta historia horiek jasotzen. Nire aldetik, gazteei istorio hau hurbiltzeko ariketa egin nahi izan dut liburu honekin. Memoria hori bizirik eusteko ahalegin txiki bat izan da».
Mundua ikusten ikasten ari diren bi gazte dira protagonistak. Bakoitzak bere arazoak ditu baina ondo konpontzen dira. Pertsonaia hauen bidez, beste zeharkako gaiak ere jorratu ditu idazleak. Taniaren kasuan, Nikaraguatik duela lau urte iritsi den etorkina da eta bere amarekin bizi da Txantrea auzoan. Indiok aldiz, aita mendian istripu batetan galdu zuen eta «doluaren gaia nerabe baten ikuspegitik» landu du.
Idazleak lagun batzuei egindako «omenaldi txikiak» ere badira liburuan. Izenak ez ditu azaldu, «beraiek badakite», esan du. «Pertsonaia nagusia lagun baten azaletik kontatuta dago, eta mendian hildako lagun batzuei keinuak daude», aitortu du.
Erein argitaletxearen Perzebal bilduman argitaratu da 'Memoriaren giltza'. Aurretik, Osalagastik haur literaturako hiru lan idatziak ditu: 'Sugaar' (2014), 'Ipurtargien herrian' (2014) eta 'Sasiolako errotaria' (2018). Mendiko berriemaile ere bada, eta mendiaren eta mendizale ezagunen inguruko hainbat lan ere argitaratu ditu, besteak beste Iñurrategi anaiei, Manuel Iradierri edo Josune Bereziartuari eskeinitakoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.