

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Miércoles, 22 de mayo 2024, 18:50
Ez da asko falta Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren edizio berria guregana itzultzeko. Izan ere, ekainaren 24tik uztailaren 1era bitarte ospatuko da aurtengo edizioa Bilboko hainbat areto eta espaziotan, eta kartel nagusia aurkeztu dute asteazken honetan. Dom Campistron artistak egin du irudia, eta «queer indarra islatzen duten» bi pertsona ditu protagonista.
Antolatzaileen arabera, «indar bisual handiko ilustrazioa da, eta, markatutako trazuaren eta kolore blokeen bidez, jaialdiak 2024ko edizio honetan aldarrikatzen duen queer utopiaren ideia gorpuzten duten bi pertsona erakusten dizkigu».
Esan bezala, Dom Campistron (Aldude, Nafarroa Beherea, 1994) artista arduratu da aurten espiritu hori ilustrazioaren bidez islatzeaz. Alduden bertan duen estudiotik, bere lan eta ikerketa egiten du kontatzen edo irudikatzen dizkioten istorioak islatzeko. Kontua da LGTBIQ+ kolektiboaren parte izateak dakartzan konplexutasunak zuzenean ezagutzen dituela, 'Bekatorosak' bere lanean jasotzen duen bezala, eta bizipen horiek guztiak bere sormenaren zerbitzura jartzen dituela, irudimen bisual bizia eta oso indartsua sortzeko.
Kartela egiteko orduan izan zuen inspirazioa zinema areto batean sortu zen. Berak esan bezala, «ilara egiten duzu zinemara sartzeko. Gaua emeki-emeki sartzen ari da eta gainerakoak itzuli dira zuri begiratzeko. Eta zein ederrak antzematen dituzun guzti horiek, izan ere, haiek bezala izan nahiko zenuke: aske».
Alaitz Arenzana jaialdiaren zuzendariak azaldu duenez, energia hori da Zinegoak jaialdiaren aurtengo edizioak ekainean aurkeztuko duen jardueren programazioan transmititu nahi duena. «Norberak bere burua eraikitzeko eta adierazteko askatasunaren ideian sakontzen jarraitu nahi genuen, eta berezitasun hori oinarria izan zedila askotariko pertsonez betetako gizarte berri bat eraikitzeko, munduan egoteko modu berriak asmatzeko antolatzen, biltzen eta sareak ehuntzen baitira».
Ea non ospatuko den? Bada, ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Bilborock, Golem Alhondiga edota BilbaoArten. Ekainaren 24an inaugurazio gala egingo da Arriaga Antzokian, baina aurreko asteburuan hainbat jarduera osagarri egingo dira '3, 2, 1... Zinegoak!' egitarauan. Aurten ere film luzeak, film laburren zikloak, antzezlanak, topaketa profesionalak edota nazioarteko zinemagileen bisitak izango dira jaialdian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.