Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 4 de noviembre 2019, 23:30
Quebecen etxeko txikienen obesitatea saihesteko irtenbidea aurkitu dute. Hala, osasun dieta aldatzea ez da izan haurren obesitatea ekidin duena, telebistako iragarkiak mugatzea baizik. Hori dela bide, telebistan eskaintzen ziren iragarkiak debekatu dituzte.
Munduko Osasun Erakundeak iragarri duenez, bost urtetik beherako umeen obesitateak nabarmenki egin du gora azken urteotan munduan, 32 milioitik 41 milioira igaroz. Egoerak bide hori jarraitzen badu, zifrek 70 milioira egingo lukete salto 2025. urtean.
Quebecen lan handia egin dute azken 40 urteotan. Izan ere, esfortzu handia egin dute iragarki mota hauek telebistatik kanpo uzteko. Quebeceko Osasun Publikoko Elkartearen datuek iragarri dutenez, janari eta edari marketin kanpainek %40 eragin ohi dute bertako familien erosketetan, eta noski, haurren burmuinean. Horretarako, janari konpainiek eslogan eta abesti dibertigarriak erabiltzen dituzte, haurren desira erakartzeko.
Quebec etxeko txikienek telebistan ikusten dutena neurtzeko kapaz da. Edonola ere, haurrek interneten janari eta edariarekin lotutako iragarkiak ikusteko aukera dute, esparru hau Quebeceko gobernuak ez baitu kontrolpean. Hala, %2 soilik igo da obesitatea jasaten duten haurren kopurua. Dena den, Quebec bere zonalde guztian fruta eta barazki gehien kontsumitzen duen estatua bilakatu da.
Kasu hau ikusita, nazioarteko zenbait herrialdetan haurrei bideratutako publizitatea kontrolatzen hasi dira. Iragarki mota hauek kontrolpean dituzten herrialdetako haurren obesitateak zifra oso onuragarriak aurkezten dituzte. Herrialde nordikoetan adibidez, obesitate maila %1,5 inguruan dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.