
NAHIKARI CAYADO
Sábado, 18 de enero 2020, 22:18
Urtea hasi bezain laster ireki zuen Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak Quebec eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean bi aldeko 'jarduera eta lankidetza' proiektuak finantzatzeko diru laguntzen bigarren deialdia. 2017an Euskal Autonomi Erkidegoak eta Quebec-ek sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumaren baitan jorratutako gaiak biltzen ditu deialdi honek eta, horien artean, kultur eta hizkuntza politika arloetako jarduerak ere sartzen dira. Diru laguntzak eskatzeko epea otsailaren 28ra bitarte egongo da zabalik.
Publicidad
Diru laguntzak ondorengo alorretako proiektuen artean banatuko dira: Ikerketa, teknologia garapena eta berrikuntza; Ekonomia; Ingurumena; Hizkuntza politika eta Kultura. Azken bi hauetara bideratutako laguntzak, Etxepare Euskal Institutua 2020an eta 2021an zehar Quebec-eko lurraldean garatzen ari den kultur-lankidetza programarekin eskutik helduta joango dira.
Programa hori 2019an Eskozian garatu zen 'Scotland Goes Basque' egitasmoaren jarraipena izango da, eta Institututik aditzera eman dutenez, buru-belarri dabiltza horren prestaketa prozesuan.
Diru-laguntza guztietarako 50.000 euroko zuzkidura orokorra izango da. Proposamenek, Quebeceko eta EAEko kultur arloko pertsona juridikoen (hala nola artista, konpainia, talde, eta abar) arteko lankidetza harremanak edota joan etorriko proiektuak izan behar dute.
Diru-laguntza jasoko dutenak EAEko pertsona juridiko horiek izango dira, baldin eta aurkeztutako proiektua Quebeceko eskualdeko bazkide batekin partaidetzan egindako elkarlan bat bada. Informazio gehiago edota eskabidea egiteko inprimakia lortzeko, sakatu ondorengo esteka: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/quebec-kooperazio-proiektu-laguntzak/web01-tramite/eu/
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.