Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
aur batek puzzle batekin jolasten du. E. C.
Puzzleak dira Gabonetan egin daitezkeen oparirik hoberenak

Puzzleak dira Gabonetan egin daitezkeen oparirik hoberenak

GABONAK ·

Adituek diotenez, haurrei pertzepzioa, adimena eta abilezia hobetzen laguntzen diete jolas hauek

NAHIKARI CAYADO

Martes, 17 de diciembre 2019, 00:32

Gabonak iristear dira eta askok eta askok urduritasunez espero dituzte egun hauek. Batzuk zer opari jasoko ote dutenaren irrikaz, beste batzuk aldiz, zer oparituko ote duten bere buruari galdezka. Azken hauetakoak baldin bazara, adi. Optikoen Eskola Nazionalak (OEN) buru-hausgarriak edo puzzleak oparitzea aholkatzen dute, haurrei zuzendutako opariak baldin badira batez ere. Era horretan, diote, umeek pertzepzioa, adimena eta abilezia hobetuko lukete, modu dibertigarri eta osasuntsuan gainera.

Datu hau errealitatean bizi dugunaz asko aldentzen da. Egun, ohikoena bideojokoak, tabletak edota mugikorrak oparitzea da. Askoren ustez, kontzentrazioa eta ikus-eremua garatzen laguntzen dute gailu elektroniko hauek. Baina, dispositibo hauek gizarteak pentsatzen duena baino gaitz gehiago ekar ditzakete. «Ordu luzez erabiltzen baldin badira, ikusmen-arazoak ekar ditzakete, luzera begira batez ere», adierazi du ONE-ko Juan Carlos Martínez Moralek. Aldi berean, aditu honek ohartarazten duenez, «jolastea ez da txarra, haurrek ikasi egiten baitute beraien estimuluak garatzen dituzten bitartean. Horrexegatik hain zuzen, umeei oparitzen zaizkien lehenengo jostailuak ikusmenari lotuta daudenak izan behar dira». Era berean, jostailu koloretsuak egokienak direla nabarmentzen du Martínez Moralek.

Ildo berean jarraituz, gurasoek oso rol garrantzitsua daukate haurraren hezkuntzan, jakina denez. Horregatik oso garrantzitsua da haurrekin batera jolasean aritzea, era horretan nolabaiteko kontrola ezartzeko pantaila aurrean ematen dituzten denborarekiko. «Ordu asko igarotzen badituzte, begiak sikatu egingo zaizkie, eta horrek buruko mina ekarriko die, helduei gertatzen zaigun bezala, hain zuzen», dio Martínez Moralek.

Horrela beraz, puzzleak, edota txikitatik, betidanik, jolastu izan diren buru-hausgarriak berreskuratzea oso garrantzitsua da adituentzat. Era horretan, gurasoek haurrekin modu zuzen batean jolastuko dira, inolako pantailari begira egon gabe. Horrek, luzera begira, onurak ekarriko dizkie hiritar txikienen begiei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Puzzleak dira Gabonetan egin daitezkeen oparirik hoberenak