Borrar
Putzu batean topatu dute bizirik 43 egun galduta eman duen txakurra, Estatu Batuetan

Putzu batean topatu dute bizirik 43 egun galduta eman duen txakurra, Estatu Batuetan

Familiak urtarrilaren 8an jakinarazi zuen desagerpena eta txakurra etxetik 32 kilometrora agertu da, 2,5 kilo gutxiagorekin

Martes, 2 de marzo 2021, 20:11

43 egun pasa eta gero, amaiera zoriontsua duen istorioa da honakoa. Protagonista txakur bat da, Milo izenekoa, hilabete eta erdiz galduta eman eta gero bere familiarekin dagoena berriro. Ez zuten sekula itxaropena galdu, bazekiten berriro elkartuko zirela. Eta amestutako momentua eman da, sinesteko zaila dirudien arren. Izan ere, maskotak ezbehar ezberdinei egin behar izan die aurre etxera bueltatu ahal izateko: janaririk gabe, zero azpiko tenperaturei eta, hori gutxi balitz, putzu batean harrapatuta, irten ezinik eta laguntzarik jasotzeko aukerarik gabe.

Amesgaiztoa bukatu egin da orain, urtarrilaren 8an hain zuzen hasi zena. Bat-batean, Milo non zegoen ez zekien familiak, bere arrastoa galdu zuten. Bere bila orduak eta orduak eman eta gero, dena debalde, ez zen inon agertu. Ezbeharraren berri eman zuten inork springer spaniel arraza motako txakur hau ikustekotan lagundu zezan, gerora erabakigarria izan zen erabakia. Izan ere, Kent konderrian topatu dute txakurra, etxetik 32 kilometrora. Eta familiak emandako deskribapenari esker jakin izan dute nortzuk diren jabeak.

Bertako auzokideek animalien kontrol zerbitzuari abisua eman zioten putzu batetik txakur zaunkak entzuten hasi zirelako. Momentu hartan, bertako lankideak erreskate plana martxan jarri zuten animalia salbatzeko. Behar-beharrezkoa zen arin aritzea, txakurrak, 43 egun pasa eta gero, gose egoera larrian zegoelako. 2,5 kilo galdu zituen inolako jakirik hartu gabe egon eta gero.

Ez jan, ezta edan ere. Bere egoera kritikoa zen. Hotzak ere kalte egin zion, hainbat egun zero azpiko tenperaturekin. Putzutik erreskatatu ostean, bere familiarekin eramateko lanak jarri ziren martxan. Lost Paws animalien erakundeak hartu zuen lan horren ardura, eta txakurraren deskribapenak bat egiten zuen familia baten salaketarekin. Beraiekin harremanetan jarri, eta hauek lekura hurbildu eta gero, baieztatu zuten txakura Milo zela, 43 egun lehenago galdu egin zena. A ze poza familiakoen artean!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Putzu batean topatu dute bizirik 43 egun galduta eman duen txakurra, Estatu Batuetan