50 bat ikus-entzule bertaratu ziren solasaldira. UNAI SARRIUGARTE

Puntako emakume idazle euskaldunak mitzagai Durangoko Azokan

Azken urte honetan, Euskadi Literatura Sariaren irabazle izandako lau emakumezko idazle aritu dira aurrez aurre Landakoguneko Talaia aretoan; hala nola, Irati Jimenez, Leire Bilbao, Uxue Apaolaza eta Maite Mutuberria

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 11 de diciembre 2022, 14:26

Landakoguneko Talaia aretoan euskarazko literaturaren nazioartekotzea izan dute hizpide larunbatean. Bertan, azken urte honetan, Euskadi Literatura Sariaren irabazle izandako lau idazle emakumezko aritu dira aurrez aurre; hala nola, Irati Jimenez, Leire Bilbao, Uxue Apaolaza eta Maite Mutuberria.

Publicidad

Irati Jimenez

Irati Jimenez idazle mundakarra dugu, baita Euskal Telebistako eta Euskadi Irratiko kazetaria ere. Horrez gain, Eroski Consumer aldizkarian ibilitakoa da euskara arduradun, enpresei euskarazko aholkularitza zerbitzuak eskainiz. Bere literatur ibilbidean, batez ere nobelagintza eta entsaioak landu ditu. Aurten, Euskadi Literatur Saria bereganatu du Entsaio kategorian 'Begiak zabalduko zaizkizue' lanarangatik.

Irati Jimenezek Euskal Herri mailan liburu bat plazaratzea zein zaila den nabarmendu du. Bere esanetan: «kariño handia dio jendeak euskal literaturari, baina euskal literatur sistema krudela da idazle berriekin, eta, are gehiago, emakumezko hasiberriekin».

Leire Bilbao

Leire Bilbao euskarazko idazle ondarrutarra da. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, gaztetan bertsogintzan ibili zen, baita zenbait hedabidetan kolaboratzaile izan ere. Batez ere, haur eta gazte literatura burutu du, 20 liburutik gora plazaratuz. Bi alditan jaso du Euskadi Literatura Saria modalitate honetan; 2017an 'Xomorropoemak eta beste piztia batzuk', eta 2022an, 'Barruko hotsak' lanengatik.

Bilbaok euskal idazlea supermerkatuko baserritar batekin alderatu du. Baserritarra Bilbaorentzat elikagai kateko kolektibo zaurgarriena da, emakumezkoa eta baserritarra izanda gero, are zaurgarriagoa. Berarentzat, emakume idazleak antzeko papera jokatzen du euskal literatur sisteman, hor dabilelarik ahal duen heinean edukiren bat «ereiten».

Publicidad

Uxue Apaolaza

Uxue Apaolaza hernaniarrak narrazioaren modalitatean lau liburu landu ditu gaur egun bitarte. Azkenengoak, 'Bihurguneko nasa', 2022ko Euskadi Literatura Saria eskuratu du, Euskarazko Literaturaren kategorian.

Uxue Apaolazak, berriz, idazterako orduan, pertsona guztientzat idatzi behar dela mahaigaineratzen du, eta egiteko hauxe ez dela bat ere erreza, nahiz eta horietako askotan idatzitakoa agian emakume gutxi batek soilik ulertuko dutela jakin. Horrez gain, «liburu bat idazterakoan ez da zertan bere itzulpena nolakoa izango den pentsatzen egon beharrik», bere ustez.

Publicidad

Maite Mutuberria

Maite Mutuberria ilustratzaile nafarra dugu, euskarazko haur eta gazte literaturako hainbat liburu ilustratu dituena, hainbat sari eskuratu dituelarik alor horretan. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Ilustrazioan goi-mailako teknikaria da. 2022ko Euskadi Literatura Saria jaso du Ilustrazioaren kategorian, 'Irrimola' lanari esker.

Mutuberriak, gaur egun, liburuetan irudiek eta ilustrazioek duten garrantzia goraipatu du. Nafarrarentzat irudi gehienen atzean nortasun espezifiko bat omen dago, historia bat. Bere esanetan: «ilustrazioak eragin nabarmena dauka kulturaren munduan».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad