UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 5 de noviembre 2020, 13:24
Puerto Ricok baiezkoa eman du Estatu Batuetako estatu bat izateari. Estatu honetako herritarren erdiak baino ez du bozkatu, % 50,11k, alegia. Hala, asko jaitsi da AEBtako 51. estatua bihurtzearen aldeko nahia. Herritarren % 52,34k baiezkoa eman dute. Ezezkoak, berriz, bozken % 47,66 bereganatu ditu. Egun arte burututako seigarren kontsulta ez-loteslea izan da, AEBk 1952. urtetik Puerto Rico estatu-bazkide libre bezala aitortzen baitu.
Publicidad
Esan bezala, 1952. urtetik irlaren estatusaren inguruan ospatzen duten seigarren galdeketa da aurtengoa. Beste bost galdeketak 1967, 1993, 1998, 2002 eta 2017. urtean ospatu ziren, hurrenez hurren. Bost kontsulta horiek ez dute edonolako eraginik izan Washingtonen, irlaren estatus politikoa zein den erabakitzea bilatzen zuena. Puerto Ricoko herritarrak estatubatuar nazionalitatea daukate 1917. urtetik. AEBren barruan autonomia konkretu bat aurkezten dute, baita kirol selekzio propioak izan ere.
Gainera, Estatu Batuetako senatuan ordezkari bat daukate, boto eskubiderik aurkezten ez duena, hain zuzen ere. AEBtako 51 estatua izan nahi baduten galdetzeaz gainera, senataria, gobernadorea eta udalerri ezberdinetako alkateak hautatzeko erabili dute bozka prozesu hau.
Puerto Ricok Estatu Batuetako estatu ezberdinek bezala, Konstituzio propia dauka, 1952. urtetik abian dagoena. Gobernadorea eta botere legegilea era badituzte, azken erabakia Kongresu estatubatuarrak aurkezten duena. Dena den, nahiz eta aipatutako autonomia izan, bertako herritarrek ezin dute AEBtako presidentearen aukeraketan esku hartu. Baina, euren konstituzioaren zein atal bertan aplikatzen diren hautatzeko aukera dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.