Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Lunes, 7 de octubre 2024
DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala bueltan da. Durangoko Azokaren eragina aprobetxatuta, egitasmoa euskal kultura bultzatzeko beste tresna bat izateko jaio zen duela urte batzuk eta aurtengoa seigarren edizioa izango da, azaroaren 26an eta 27an garatuko delarik. Bertan parte hartu nahi duten sortzaileek astearte honetatik datorren asteko ostiralera bitartean (urriaren 8tik 18ra) eman ahalko dute izena, durangokoazoka.eus -en. Programatzaile eta teknikarientzako epea, aldiz, azaroaren 11n hasiko da.
Sortzaileei dagokienez, antolatzaileek nabarmendu dute programatzaileen aurrean aurkeztuko dituztela euren lanak. «Bakoitzak tarte bat edukiko du, azalpenak emateko zein proiektuaren lagin bat zuzenean erakusteko. Azaroaren 26an familia ikuskizunak plazaratuko dituzte Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan; biharamunean, ostera, musika proposamenen txanda izango da, Plateruena kultur aterpean», esan dute. Halaber, topaketa antolatu ahal izateko zenbait laguntzaile ere batuko dira egitasmora; «lehen jardunaldian Berbaro euskara elkartea eta biblioteka izango dira bidelagun, eta bigarrenean Musika Bulegoa». Topaketaren bidez, asmo bi hauspotu gura dituzte antolatzaileek: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar hedatzea eta kultur areto eta jaialdien programazioa euskarazko ekitaldiekin elikatzea.
Bestalde, azpimarratzekoa da topaketan izena emango duten sortzaileen proposamenak katalogo banatan -musika eta familia ikuskizunak- jasoko direla. Katalogo hori teknikarien eta programatzaileen eskura ipiniko da, kontratazioak egiteko erabilgarri izan dezaten. Durangoko Azokak babesle eta laguntzaileekin batera (BBK Fundazioa izango da topaketaren babesle nagusia) antolatzen duen topaketa mamitsua eta aberatsa izan ohi da. Iazko edizioan, esate baterako, jardunaldi bakoitzean hamabi proposamen aurkeztu zituzten sortzaileek.
Musikarien kasuan, hautaketa prozesu zuzen baterako atea ere izango da azaroaren 27ko topaketa. Izan ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak DA! PRO ekimeneko partaideen artean aukeratuko ditu MusikaGaz Fest jaialdirako musika taldeak. 2025eko urtarrilaren 25erako iragarrita dago kontzertu hori, Amorebieta-Etxanon bertan.
Durangoko Azokan parte hartzeko izen-ematea itxita badago ere, Durangaldeko sortzaileek oraindik aukera daukate, doan, 'Durangaldeko argitalpenak' erakusmahaian izena emateko.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesarekin, Durangoko Azokan Gerediaga Elkarteak Durangaldeko argitalpenentzat erakusmahai bi atontzen ditu. Bertan, eskualdeko sortzaileek euren lanak erakusgai edo salgai jartzeko aukera daukate inolako gainkosturik gabe.
Stand komun honetan, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean duten sortzaileek, enpresek (argitaletxeek, disko etxeek, ekoizpen enpresek, banatzaileek), elkarteek edo erakunde ofizialen edo beste erakunde batzuen argitalpen zerbitzuek parte hartu ahal izango dute, eta Azokako araudia bete behar du lanak.
Azokara dakarren lana urtekoa bada, nobedadeen katalogorako fitxa bete beharko du. Gainera, beste edozein partaidek bezala, erakusmahaian sinatzen egoteko aukera izango du eta azokaren gune ezberdinetan bere lanaren aurkezpena ere proposatu ahalko du.
Bere parte hartzea doakoa izango da eta salmenten %100 eskuratuko du azoka amaitzean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.