Paul Urkijo zuzendariak txikitan kontatzen zizkioten gure lurraldeko istorio mitologikoak eraman zituen iaz pantaila handira 'Irati' filmaren bidez. Bada, aste honetan, Primeran streaming plataformak 2023ko euskal filmik arrakastatsuena estreinatu du.
Publicidad
Nafarroako, Euskal Herriko eta Aragoiko gotorleku, baso eta kobazuloak eszenatoki izan zituen lan honek Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu ditu protagonista nagusiak. 2023an diru-bilketa handiena lortu zuen euskal ekoizpena izan zen. Eta, joan den irailaren 24an, Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian euskal film arrakastatsuenaren saria jaso zuen, Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen eskutik, euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik.
Ez zen 'Irati'k jaso zuen gaueko sari bakarra izan. Izan ere, Edurne Azkaratek Euskal Aktoreen Batasunak ematen duen Bultzada saria jaso zuen pelikulan egindako lanarengatik. Aktoreak behin baino gehiagotan aitortu duenez, casting baten bidez iritsi zen zintara: «Proba egin nuenean ez nuen pentsatu Iratiren papera interpretatzeko izango zenik. Pertsonaia honen lehengusina edo beste edonor interpretatzeko izan zitekeen», kontatu du behin baino gehiagotan.
Goya sarietan, berriz, bost izendapen lortu zituen Urkijoren lanak, eta Sitgeseko jaialdian publikoaren saria eta efektu berezi onenen saria eskuratu zituen.
Noticia relacionada
VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar hedatu da sinesmen paganoak desagertzen diren bitartean. Pirinioak zeharkatuz, Karlomagnoren armadak egindako erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatzen dio. Odolezko itun baten bidez, etsaia garaituko du trukean bere bizitza emanez, baina, lehenago, bere seme Eneko behartuko du bere herria aro berrian babestu eta gidatuko duela agintzera. Urte batzuk geroago, Enekok promes horri ekingo dio misio batekin: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatutako aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fedea izan arren, Iratiren laguntza beharko du, inguruko pagano misteriotsua. Bi gazteak baso arraro eta babesgabe batean sartuko dira, non izena duen guztia baden.
Esan bezala, interesdunek aukera dute dagoeneko filma ikusteko Primeran-en. Streaming plataformak askotariko edukiak eskaintzen ditu, baita esklusiboak ere, eta nahikoa da erregistratzea horiekin guztiekin gozatzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.