Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Tomellosoko Udalak utzitako argazkia, 1916koa.
Prakak jantzi zituzten lehen emakume espainiarrak Tomesollokoak izan ziren

Prakak jantzi zituzten lehen emakume espainiarrak Tomesollokoak izan ziren

Lan egiteko erabiltzen zituzten, eta horrela, konturatu gabe, Estatuko modaren historiaren aitzindariak izan ziren

Paul Picado

Miércoles, 10 de marzo 2021, 21:02

Ciudad Realeko ipar-ekialdean dagoen Tomelloso herriko emakumeak izan ziren lan egiteko prakak jantzi zituzten lehen emakume espainiarrak. Horrela, konturatu gabe, Estatuko modaren historiaren aitzindariak izan ziren. Hain zuzen ere prakak, jartzea erabaki zuten, bildutako mahats-uzta gordeta zegoen kobetara joateko, zuloak egin behar zituztelako lurrean bidea irekitzeko, eta prakekin erosoago zeudelako, alegia.

Hori guztia 1800. urtearen amaieran gertatu zen. Garai hartan, ordura arte zerealak landatzeko uzten zuten lursaila murriztu zuten, horren ordez, mahatsondoak landatzeko, emankorragoak baitziren. Baina, horren ondorioz, pertsona gehiago behar ziren bi jardueretan aritzeko. Horrenbestez, emakume askok soroak utzi behar zituzten eta lanean ibiltzeko deserosoak ziren gonak kendu eta prakak erabiltzen hasi ziren.

Garai horretako hainbat argazki daude, non emakumeak prakak jantzita agertzen diren. Esaterako, Blanco y Negro aldizkariaren lehen orrian, Tomelloso, emakumeek prakak erabiltzen zituzten Espainiako herri bakarra zela jasotzen zen 1896ko irailaren 26ko alean.

Azkenean, Mantxako emakume langileen ohiko uniformea bihurtu ziren prakak, eta bertako zenbait margolari kostunbristak (Antonio Lopez Torresek esaterako), egindako koadroetan prakekin margotu zituzten emakumeak.

Tomellosok, gaur egun, 37.000 biztanle baino gehiago ditu. Horietatik, 19.000 inguru gizonak dira, eta gainerakoak, emakumeak, eta Espainia osoan dauden mahastien erdia baino gehiagoren jabeak dira. Lur lauak dira ia eremu osoan, eta, beraz, nagusiki mahatsondoak, zerealak eta olibondoak landatzen dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Prakak jantzi zituzten lehen emakume espainiarrak Tomesollokoak izan ziren