Lan honen aurkezpen publikoa asteazken honetan, maiatzak 17, izango da arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera Zarauzko Modelo aretoan. ARITZARANBURU.COM

'Potxoka', Aritz Aranburu surflariaren ibilbidea birpasatzen duen liburua

Bertan Javier Muñoz 'Pacotwo' argazkilari gipuzkoarrak Aranbururen azken bi hamarkadetako hainbat momentu profesional eta pertsonal batu ditu

Unai Sarriugarte

Martes, 16 de mayo 2023, 18:18

Aritz Aranburu surflari zarauztarraren ibilbide profesional eta pertsonala birpasatzen duen 'Potxoka' liburua kaleratu berri dute. Bertan Javier Muñoz 'Pacotwo' argazkilari gipuzkoarrak Aranbururen azken bi hamarkadetako hainbat momentu eta eszena batu ditu argazki bilduma oparo batean.

Publicidad

124 orrialdeko lan honetan Muñozek bere argazkien bidez surflariaren bilakaera ematen du ezagutzera, bere bidaia eta lehiaketatik hasi, biek Teahupoon (Polinesia Frantsesean) bizi izan duten azken abenturari buruzko hausnarketaraino iritsiz. Pacotworen argazkiok Aranburuk berak iruzkinduak izan dira, eta Folch Estudiok diseinatuak, Buru Lanek-en ekoizpenarekin. Nahi dutenek liburu hauxe eskuratzeko aukera dute 35 euroren truke aritzaranburu.com webgunean.

Lan honen aurkezpen publikoa asteazken honetan, maiatzaren 17an, izango da arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera Zarauzko Modelo aretoan. Era berean, ostegunean, maiatzaren 18an, 19.00etan obraren bigarren aurkezpen bat egingo dute Pukasek Donostian duen dendan.

'Potxoka' surflari eta argazkilari gipuzkoar bi hauen arteko adiskidetasunaren emaitza ezinhobea dugu. Munduan barrena eginiko bidaiak, une fisiko eta errepikaezinak eta arlo profesionaletik haratago doan harremana laburbiltzen dutenak. Izan ere, Pacotwok Zumaia eta Getaria artean dagoen Roka Putan egin zion Aritz Arunburi surfean beren lehendabiziko argazkia eta harrezkero hainbat izan dira Aranbururen inguruan bildutakoak.

Liburuaren izenburuak Aranburuk zirkuitu ezberdinetako surflariengandik jaso zuen ezizenari egiten dio erreferentzia, 'Potxoka'. Hauxe zaldien euskal arraza dugu eta zaldi hauek bere zangoetan duten indar parekidea aurkezten du Aritzek bere zangoetan, surflari hauen esanetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad