Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 18 de diciembre 2024, 11:25
Xake Produkzioak taldearen 'Posdatarik gabeko gutunak' euskarazko lanarekin hasiko da ostegun honetan Gasteizko Antzokien Udal Sarearen Eguberrietako denboraldia, Jesus Ibañez de Matauco antzokian.
Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak ekimenaren aurkezpenean azaldu duenez, «amaiera eman diogu Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 40. edizio arrakastatsuari, eta orain abenduko eta urtarrileko programazioari ekingo diogu ikuskizun honekin. Zalantzarik gabe, oso proposamen interesgarria da eta ondo pasatzen lagunduko digu».
Zehazki, 'Posdatarik gabeko gutunak' euskarazko bakarrizketa lagundua dela iragarri du: «Lana euskaraz da eta, horren bidez, euskarazko kultura bultzatzeko sailak ezarritako zeharkako helburua lortzen lagundu nahi dugu».
Lanak espetxean bost urte eman dituen eta bizitza berri bati ekiteko ordubete geratzen zaion Mikelen gorabeherak kontatzen ditu. Ordubete hori aurrez aurre sekula ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio, azken hiletan bere burua identifikatu ez duen norbaitek bidalitako gutun misteriotsu batzuk jaso baititu.
Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute: igorle bakoitzak postdataren tokia hutsik uzten du. Charlotez jantzita ageri den piano jotzaile mutu baten laguntzarekin, jasotako gutunak gogora ekarriz bere bizitzaren errepasoa egingo du eta, azkenean, igorle misteriotsua nor den asmatuko du.
'Postdatarik gabeko gutunak' Xake Produkzioak taldearen ikuskizuna da. Getari Etxegarai da zuzendaria eta Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errasti antzezleak. Xabier Ormazabalek (zuzendaritza laguntzaile), Iñigo Legorburuk (bakarrizketan aipatzen diren gutunen atzean dagoena da) eta David Alcortak (argien diseinuaren arduraduna) ere parte hartzen dute antzezlanean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.