Borrar
«Pin parentalaren burutazioa dugu mahai gainean». E. C.
POLEMIKAZ POLEMIKA

POLEMIKAZ POLEMIKA

IRITZIA ·

Jueves, 23 de enero 2020, 22:40

Garai batean esaten zen, zuhaitzez zuhaitz, Espainia osoa gurutzatu zezakeela urtxintxa batek. Geure garaian, aldiz, fruiturik ematen ez duten arbolen zabalkuntzaren garaian, polemikaz polemika gurutzatu dezakegu egunerokotasuna. Polemika baten sugarrak amatatu baino lehen, beste polemika batek hartuko du sua. Joera honek ez luke zertan txarra izan behar. Zizeronek aipatu zuenaren arabera, ika-mikak zorroztasuna indartzen du; bai eta, sinesgaitza badirudi ere, bestearen iritzia entzunik, hausnarketa aberasgarriagoak egin ere.

Baina geure polemikak ez dira bakarrizketa txirikordatuak baino. Oraingo honetan, pin parentalaren burutazioa dugu mahai gainean. Azken polemika hau bereziki gogaikarria iruditzen zait: legearen kontra doa, eta neurri hori defendatzen dutenak ere jakinaren gainean daude. Beraz, hura martxan jartzen saiatzen badira, Auzitegira jo beharko luke Hezkuntza Ministerioak; eta saiatzen ez badira, ez da komeni, nik uste, horrelako polemikari hainbeste propaganda ematea; batik bat, burutazio huts bat delakoan baldin bazaude. Hori guztia dela eta, polemika honetan parte guztiak eroso asko daudela pentsatzen dut nik. Nonbait, probetxua aterako dutela ika-mikatik pentsatzen ari dira alderdi politikoak. Batzuek, zein jarrera kontserbadorea duten erakutsi ahal diote euren hautesleriari; besteek ere euren jarrera progresista erakusteko aukera ez dute galdu.

Horrela, orduak eta orduak betetzen ari dira telebista eta irratietan; egunkarietan, hamaika orrialde idatzi dira –hona hemen nire ekarpena, inkoherentea bada ere–; eta txiolariek, betiko martxan, komunikabideek baino hobeto informatzen dutela azalduko digute. Azkenean, polemikak maskarada baten antza hartzen du. Izan ere, oso gauza serioa da bai hezkuntza bai haurren eskubideak defendatzea. Komeniko litzateke alderdi guztiei gogoraraztea bozkatzen dugunok adinez nagusi garela; ea horrela inozo bezala ez gaituzten tratatzen. Polemika batzuk elikatzen ditugunean, zunda-globo bat Airbus bilakatu dezakegu; bai eta izugarri aspertu jendea ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo POLEMIKAZ POLEMIKA