Urienek bere sentimendu asko poesia horren bidez interpretatu zituen.

Poeta ispilu

Domingo, 25 de octubre 2020, 01:28

Ainhoa Urien Xabier Leteren poesiara hurbildu da oso modu pertsonalean 'Poesia, zaurien ukendu' izenburuko saiakeran. Lan akademiko batean oinarrituta, baina horrelako lanetan ohikoak diren muga formalak gaindituta, Leteren poesiaren ikuspegi osoa eskaintzen du idazlanean, eta horretarako inflexio puntu moduan, poetaren gaixotasuna jarri du erdigunean. Izan ere, Urienek ematen duen azalpenaren arabera, nahiz-eta Leteren lehenengo poema liburuetan agertzen diren kezka existentzialetan gero egingo zuenaren hazia topatzen den, gaixotasunak eta heriotza hurbil sentitzeak daramate poeta poesian babeslekua bilatzera. Aurreneko poema liburuetan kezka existentzialekin batera kezka sozialak eta Euskal Herriarekiko kezka berezia sentitzen zituen Letek, eta neurri batean bere poemak kanpora begira, gizarteari begira alegia, zeuden. Gaixotasunak bere presentzia erakusten duenean, eta harekin batera denbora mugatua izatearen kontzientzia nabari geratzen zaionean, kanpora begiratu beharrean, barnera biltzen da eta poesia bihurtzen zaio barne mina arintzeko edo leuntzeko bidea.

Publicidad

  • Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren... Ainhoa Urien Pamiela. 136 orr.12 euro

Transzendentziaren bila abiatzen delarik, erlijiotasuna dei genezakeena ere agertzen zaigu poemen ardatz. Poetaren ibilbide hau kontatzeko, Urienek bere ibilbide propioa ere erakusten du, Leteren poesiak berarengan utzi duen zirrara nabarmen azalduta. Leterenganako miresmenetik idatzitako saiakera da idazlan hau, eta jarrera horrek eramaten du liburua batzuetan kutsu hagiografikoa izatera. Hortaz, poetaren alderdi batzuk ia-ia komentatu gabe geratzen dira, adibidez, Leteren ibilbidearen bigarren atalean barnera begira argitaratutako zenbait poematan intertestualitatearekin planteatzen diren arazoak, eraginak (eta eraginak baino gehiago diruditenak) ia bazterrean utziz.

Ainhoa Urienek Xabier Leterengana inguratu nahi izan du idazlan honetan, baina iruditu zait ibilbidearen ondoren poeta aurkitu baino gehiago bere burua topatu duela Urienek, Leteren poemen ispiluan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad