Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 28 de febrero
Fotolia
Poesiaren natura

Poesiaren natura

Jon Gerediaga eta Leire Bilbao: oso desberdinak beren kontzepzio poetikoan, baina aipagarriak

Miércoles, 9 de diciembre 2020, 01:32

Udagoiena liburuz beteta etorri da. Dirudienez, argitaletxeek liburuak eginak zituzten, esanahi da ordainduta, eta gordeta eduki ordez, hobe agertzea. Horrela heldu dira liburu asko gure dendetara. Prosazkoak hainbat eta hainbat izan dira: Joxean Agirre; Iñaki Irasizabal, Joanes Urkixo, Karlos Zabala, Eneko Aizpurua, Luis Garde. Eta martxo malapartatuaren aurretik agertu ziren Garbiñe Ubedaren nobela eta Pello Lizarralderen lana.

Poesiaz ere ongi hornitua etorri zaigu azkenaldia: Mikel Soto, Eva Pérez-Pons, Jose Angel Irigaray, Lizar Begoña, Miren Agur Meabe. Gaur, baina, argitaratu berri diren liburu bi aipatu nahi nituzke orri hauetan. Jon Gerediagaren (1975) 'Natura berriak', eta Leire Bilbaoren (1978) 'Etxeko urak'. Oso desberdinak beren kon-tzepzio poetikoan, baina aipagarriak, zalantzarik gabe, biak ere.

Jon Gereadiaga berandu agertu zen euskal letren eremuan. Bere lehen poema liburua -antzertian ere lan handia egina da- 29 urte zituenean argitaratu zuen, eta geroztik, filosofia eta poesia bilduz, sei liburu eman ditu ezagutzera, atsedenik gabe, baina presarik gabe, bakoitzari bere arnasa-tokia emanez. Ahots propioa osatu du ibilbide oparoan eta toki berezia du gaur egun, nahiz eta taldeetatik urrun ibili, euskal poesiaren eremuan. 'Natura berriak' liburu honekin Gipuzkoako Foru Aldundiak eratzen duen laugarren Xabier Lete poesia saria irabazi du.

Esan dezakegu bere poesia findu egin dela eta geroago eta espresio molde laburragoak maite dituela. Filosofia karga ere ahuldu dela esango nuke, eta natuaren indarra berpiztu. Hitz joko berezia da, baina Bitoriano Gandiagaren testuak ikusten ditut poema liburu berri honen agerpenean. Euskal tradizioan oinarritu baditu ere bere moldeak, atzerriko eta batez ere Europako poeten aztarnak ez dira falta.

Plastikoa da hitza erabiltzeko modua, eta argia, poemaren zentzua. Koherentea dela bere esateko moldea idatzi da liburuaren kontrazalean, eta hala da. Liburuak «natura berriak» hitzak behin eta berriro errepikatuz, urte aroen zikloa aipatu eta batasuna hitz horien balio sinbolikoarekin batera eman dio testuari. Bere hitzetan, kanpo mundua barne mundu bihurtu du, eta kosmogonia berezia atondu oso elementu sinpleekin, eta horixe da bere dohainik argiena, poema honetan bezala: «Beldurra da,/ lurrun astun baten itolarria/ bihotza uzkurtzen diguna./ Arima bakarra daukagu baina:/ argizkoa, lurrezkoa».

Leire Bilbaoren 'Etxeko urak' liburuak ere koherentzia eta batasuna ageri ditu lehen orritik aurrera. Liburu honetan ere lerro sendo batek, amatasunaren izaeran abentura egiteak, mantendu du tinko poesiaren esanahia: «Ama arraina bezain ama zuhaitza bezain ama txoria neu ere.// Denok gara erabat ezagutuko ez dugun ama baten seme-alabak».

Leire Bilbaoren bidea ere sendoa izan da. Eta orain lehenagotik agerturiko zenbait adierazpen poetiko begi bistan utzi ditu. Esanahien paralelismoa eta identifikazioa maite ditu idazleak eta horretan hari argiak egin ohi ditu bere izaera eta itsasoko elementuen artean. Itsasoa, edo liburu honetan, orokorragoa den uraren artean -ura, aspalditik emakumearen sinboloa da-. Liburua banatu duten lau zatiek garbi adierazi dituzte uraren mila aurpegi desberdinak: 'Urak bota', 'Listua', 'Marea', 'Harraska'. Ezagutzen ditut amatasunari buruzko beste poema bilduma batzuk. Ione Gorostarzuk bere liburuetan erakutsi zidan gaiaren sotiltasuna. Baina Ione Gorostarzuren poesia narratiboa da, esperientzian oinarritua, kontatzen dena metafora bihurtzen duena. Leire Bilbaok analogia maite du, nitasuna izadi bihurtzea, edo alderantziz, naturaren bidez bere emozio poetikoa adieraztea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Poesiaren natura