Borrar
'Ulu egiteko bolondres bila'.
Poesiaren atze-oihala
Territorios

Poesiaren atze-oihala

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jueves, 22 de febrero 2024, 13:34

Euskal idazle interesgarrienetakoa dugu Harkaitz Cano gaien trataeraren eta erregistro aniztasunaren aldetik. Helduentzako zein haurrentzako narratiban ez ezik poesia esparruan ere sortzaile trebea dela erakutsi du, Euskadi Saria hirutan eskuratu duelarik.

Argitara eman duen bostgarren olerki-liburuan nabarmendu beharra dago hizkuntza-adierazpen aukerekin jolasteko joera, ia poema guztietan «jostari eta sarerik gabe» agertzen baitzaigu, Canok berak aitortu duen bezala.

Ale berri honetan idazleak gure garaiko gizartearen bizimodua taxuz behatzen dakiela igartzen da eta 'zeitgeista' zein den hartu du aintzat. Oso detaile gutxirekin poema bikainak ondu ditu, irakurlea etengabe irribarre egitera eta hausnartzera bultzatzen dutenak, tonu ironikoa albora utzi gabe literatura eta metaliteraturaren aferak jorratzean -poesiaren izaeraz, sormenaz ihardetsiz, adibidez-.

  • 'Ulu egiteko bolondres bila' Harkaitz Cano. Susa. 120 or. 15 euro.

Lau zatitan banaturik, estiloen nahasketa erakargarria baliatzen du Canok. Atal bakoitzeko tituluak argibidea eskaintzen du, esate baterako, liburua irekitzen da National Portrait Gallery izenekoarekin, non kutsu autobiografikoak aurki daitezkeen. Jarraian, Otoitzen Liburuan tonu serioagoan dihardu erlijioaz gabetuak dauden poemen bidez (paradoxikoa izenari erreparatuz); hirugarrena, Zerrenden Liburua, estilo arinekoa da eta beste idazleen ahotsen oihartzunak antzeman daitezke. Amaitzeko, Klarion Laborategia (I) dator; azken zatian tonu esperimentalagoa berreskuratzen du, aforismoen laburtasuna nagusitzeaz gain, beste hizkuntzetako aipuak eta testu hibrido edo artefaktu antzekoak tartekatzen dira.

Liburuaren titulua memorian gordetzea zaila suertatu ahal zaio irakurleari, nahiz eta idazleak hasierako ohar batean haren jatorria azaldu. Alabaina, ez da berdin gertatzen olerkiekin, obra honetara barnatzen denak literaturako plazerarekin egingo baitu topo.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Poesiaren atze-oihala