Plazeraren printzipioa pandemiaren garaian
Filosofia ·
Dagoen informazio guztiarekin, nola ulertzen dira eremu publikoan gertatu diren jende bilketak, babes-neurriekiko nasaitasuna eta kutsadura masiboak?Filosofia ·
Dagoen informazio guztiarekin, nola ulertzen dira eremu publikoan gertatu diren jende bilketak, babes-neurriekiko nasaitasuna eta kutsadura masiboak?Covid-19ak mundua irauli zuenetik, pandemiak ustekabeko eragina izan du herritarren ohituretan eta erabakiak hartzeko irizpideetan. Lehendabizi, bat-bateko geldiketa izan genuen. Horren ondorioz, muga fisikoak inoiz baino hurbilago azaldu zitzaizkigun. Nonahi, ezkerretara zein eskuinetara, marratxoek ez zeharkatzeko agindua gogorarazten ziguten. Aldaketa hauek guztiek eragina izan zuten gure pentsatzeko moduan ere.
Publicidad
Globalizazioaren garaian, planeta bera txiki geratzen baldin bazitzaigun, lortu dugun aurrerakuntza teknologikoaren garaian etxetik atera ezin izateak harriduraz bete gintuen. Elementu horiek deskribatzeko 'aporia' hitza egokia dela esan dezakegu. 'Poros' hitzak grezieraz 'pasabidea' esan nahi du eta 'a-' aurrizkia jartzerakoan, zeharkatzeko pasabiderik ez duen egoera adierazten du aporiak. Baina 'aporia' hitzak esanahi berezia hartu zuen mendebaldeko lehen logikak eta ezagutzaren teoriak garatzen hasi zirenean, Grezia klasikoan.
Platonen eta Aristotelesen lanetan, aporiak ezagutzaren subjektua eta objektua, biak, deskribatzeko erabili zen. Subjektuari aplikatzen denean, zalantzazko jarrera adierazten zuen, arrazoiaren laguntzaz subjektuak mendean hartu ezin dezakeenaren jarrera. Objektuari dagokionez, aporia da korapiloa edo gakoa, argudio bat jarraitzeko aurretik askatu behar dena. Horren guztiaren arabera, pandemiak egoera aporetikoa sortu duela esan dezakegu. Hala ere, greziarrek argi utzi zuten korapiloa askatu daitekeela, aporiak gutxiengo mugimendu bat onartzen duela. Arazozko egoeraren barneko mugimendu horri greziar klasikoek 'diaporia' deitu zioten.
Esate baterako Aristotelesentzat, prozesu diaporetikoak abiapuntu korapilotsua osatzen zuten iritzi kontrajarriak mugiaraztea lortzen zuen. Pandemiaren kasuan, hainbat argudiotan oinarritutako erabakiak ikusi ditugu, batez ere, botere publikoek hartu dituzten erabakietan. Horien ondorioz, krisialdiari aurre egiteko eredu mota alternatiboak sortu dira. Denboran zehar, diaporiak berak ere mugitzen jarraitu du. Horren ondorioz, gizartean posizio kontrajarriak azaldu eta kaleratu dira. Esate baterako, gaueko aisialdiari buruz ez bakarrik iritziak eman dira, erabakiak ere hartu dira, denen gustukoak izan ez direnak. Une honek kutsu dialektikoa duela esan dezakegu.
Haatik, ikuspegi sakon batetik begiratuta, badago fenomeno bat bereziki kontraesanguratsua gertatu dena, arrazionala denaren eta irrazionalaren bitartean kokatzen delako. Eta fenomeno hori da 'ez-jaiak' eta antzeko fenomenoen inguruan gertatutakoa, non egoeraren aurretiko ezagutzak ez duen ekoizpen aldrebesa ekiditen. Dagoen informazio guztiarekin, nola ulertzen dira eremu publikoan gertatu diren jende bilketak, babes-neurriekiko lasaitasuna eta kutsadura masiboak?
Publicidad
Zalantza hauei erantzuna emateko plazeraren printzipioa berreskuratzea komeni da. Sigmund Freudek 1920an azaldu zuen printzipio hori eta Robert Pfaller filosofoak eguneratu du 2014ko bere 'On the pleasure principle in culture. Illusions without owners' liburuan. Bertan, Pfallerrek erakusten du gizartean errepikatzen diren ekintza batzuek egitura bitxi bat dutela.
«Ondo dakit horrela dela, baina hala ere...» egitura dago errepikatzen diren jokabide hauen atzean. Ekintza hauek indar berezi bat dute, informazioak eta jakintzak deuseztatzen ez dutena. Pfallerren ustez, indar hori egoera hauetan osatzen den joko izaerak ematen die. Badakigu jokoek, futbolak adibidez, bizitzak berez sorrarazten dituen emozioen intentsitatea gehitzen dutela.
Publicidad
Baina nola jakin dezakegu, ez-jaien kasuan, Pfallerrek aipatzen duen egitura psikologikoa eguneratzen dela? Bi zeinu argi daude horren adierazle direnak. Alde batetik, joko orok arau batzuk behar ditu. Jokoaren arauek jokalari guztien posizioak eta mugimenduak definitzen dituzte. Ez-jaien kasuan, gizartean dauden arau positiboak, betebeharrak, erantzukizunak eta ondorioak aurreikusten dituztenak, airean erantsita bezala geratzen dira. Horrela gertatzen da kasu hauetan beste joko bat dagoelako martxan, joko positiboa eta ofiziala, erantsita utzi duena. Jokoaren ondorio nahi gabeak bigarren ezaugarria adierazten du, ziriarena, alegia. Ziria ere arau ofiziala beste arau batek estalita utzi duenaren zantzua da.
Horrez gainera, jokoek duten intentsitatea ulertzeko Spinoza filosofoaren etikazko printzipio bat aplikatu behar da, ambibalentziarena batik bat. Horrek esan nahi du jokatzaileek jasotzen duten esperientziaren intentsitatea gehitu egiten dela esperientzia horretan oztopo bat edo osagarri desatsegin bat gainditu behar denean. Hau da, plazeraren intentsitatea bikoiztu egiten da kontrako elementu bat baldin badu aurrean. Kontrako elementu hori, pandemia garaian, batez ere kutsadurarena da.
Publicidad
Beste egoera batean zigorra ere izan zitekeen, baina zigorra joko ofizialaren osagarri argiagoa da, ez-jaien jokoan leunduta azaltzen dena. Intentsitateak fenomeno hauek duten beste ezaugarri batekin lotzen du deskribatutako jokoa. Ikuspegi psikoanalitiko batetik, intentsitate handiz errepikatzen diren ekintzak perbertsioaren egitura klinikoa dute. Hau da, ekintza hauek, nahiz eta jakin ondorio latzak ekar ditzaketela, bazterrezinak dira.
Pfallerrek dioenez, perbertsioak ordezko jokaerak dira, aurretik zegoen intentsitate handiko esperientzia baten lekua betetzen dutenak. Ordezkapen hori bat-bateko trauma batek eragin dezake. Kasu honetan, trauma deskribatu dugun egoera aporetikoan aurkitu daiteke. Geldituak subjektuen ekintzarako muina kanporatu eta nolabait objektu egin zuen. Bitartean, botereek erabakien jabetza hartu zuten. Aurreko artikulu batean gertakari horri interpasibitatea deitu genion eta ondorengo jokozko jarreraren aitzindaria izan daiteke.
Publicidad
Aipatu ditugun ezaugarriak aintzat hartuz, argi izan behar dugu jokoak bere emankortasun edo produktibitate propioa duela. Emankortasun hori ez da jokalariek jokaldi bakoitzean lortzen dutena, baizik eta jokoari berari dagokiona. Eta joko honen emankortasuna kutsaduren hedapena da. Horregatik, joko hori joko okerra da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.