

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Manuela Rodríguez Lázaro, 'Manola', Bilbon jaio zen, 1917an. Madrilen hazi zen, familia anarkista baten magalean. Oso gazte zenean, 'Juventudes Comunistas' taldean sartu zen. Gerra Zibilean hartu zuen parte, frontean, eta gerraren ostean klandestinitatean eta kartzelan egon zen. Feminista eta sindikalista izan zen. 1977 urtean, Isabella Lorusso ikerlariak elkarrizketa bat egin zion; bertan, Rodríguez Lázarok adierazi zuen hogeita hamarreko hamarkadan emakumezko komunistek –bai eta anarkistek ere– emakumearen liberazioari buruz hitz egiten zutela. «Jasaten genituen diskriminazioaz kontziente ginen», zioen.
Testigantza hori, Altamareak argitaraturiko 'Mujeres en lucha' liburuan biltzen da, beste hainbat emakumeren eskarmentuekin batera. Borrokalari horiek, POUMen partaideek, milizianoek edo Mujeres Libres-ekoek, bi iraultza egin nahi izan zituzten: Francoren kontra aritu ziren, mundu hobe baten bila, eta beste aldetik iraultza feministari ere ekin zioten. Tamalez, euren gizonezko kideen artean ere etsaiak aurkitu zituzten. Gizonezko askok justizia sozialari buruz mintzatzen zirenean ez zuten feminismoa aintzat hartzen. Rodríguez Lázarok hauxe esan zuen: «Gizonezkoek ez digute inoiz borroka bidez lortzen duguna baino ezer gehiago emango. Bi aldiz borrokatu beharko dugu. Baliteke plazan geure alde izatea, baina etxean haien kontra ere egin beharko dugu planto».
Emakume horien diskurtsoak egunerokotasuna galdu omen du, garaiak aldatu dira, baina feminismoari dagokionez, indarrean dago. Plazak hartuko ditugu feminismo moda bihurtu nahi dutenen aurrean; plazak hartuko ditugu feminismoari oportunismo politikoarekin begiratzen diotenen aurrean; plazak hartuko ditugu, gezurren bitartez, atzerapausoak eskatzen dituztenen aurrean. «De todos los ismos solo queda el abismo», idatzi zuen Mario Benedettik. Sarritan hori gertatu da, egia esan, baina 'ismo' honen muturrean ez dago amildegirik; ismo hau emakume aitzindarien borrokaren garaipenarekin bukatuko da. Etorkizuna feminista izango dela ukatzea da gaur egungo amildegi sakonenetariko bat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
«Espero que los que hicieron desaparecer a 'Pertur' digan algún día dónde están sus restos»
Óscar Beltrán de Otálora
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.