Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
PAUL CAYADO
Jueves, 14 de noviembre 2019, 22:47
Hil honetan bi hitzaldi izango dira frontoia ezagutzera emateko, eta hirugarren bat ere egitea aurreikusita dago, baina oraindik data zehaztu gabe dago. Horrela, lehen hitzaldia larunbatean izango da, Arraia-Maeztuko udaleko erakusketa-aretoan, 18:00etan. Bigarrena azaroaren 30ean izango da, 18:30ean, Lapuebla de Labarcan, eta hirugarrena, ziur asko, Berantevillan izango da.
Hitzaldi horren izenburua 'La plaza frontón, ágora vasca' da, eta Iñaki Uriarte arkitektoak emango du. Horren ondoren, solasaldia ere izango da Ekain Jimenezekin, Ramon Urbinarekin eta Iñaki Uriarte berarekin. Ekain Jimenez Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kultura arloko kidea da, eta Ramón Urbina Arabako Euskal Pilota Elkarteko kanpo harreman eta komunikazioko arduraduna.
Wilhelm von Humboldtek zioen esku-pilota euskaldunon jai nagusia zela hemeretzigarren mendearen hasieran. Gaur egun, esku-pilota bera oraindik gordetzen dugu, baina baita frontoi irekiak ere, plazetan, gure Lurralde Historikoko toki askotan. Plazetan jende asko bildu eta elkartzen da, eta beraz, harremanetarako tokiak izateaz gain, kultura-balio handiak ere badituzte, hirigintzaren, arkitekturaren eta paisaiaren aldetik.
Horregatik hain zuzen ere antolatu dituzte hitzaldien ziklo hau, kultura ondare aberats honen balioa nabarmentzeko eta jendeak hobeto ezagut ditzan. Gainera, esan bezala, solasaldiak ere izango dira, eta beraz, iritziak eta informazioa elkarri emateko aukera izango da, parte-hartzaile bakoitzak lan egiten duen arloaren arabera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.