Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 30 de septiembre 2021, 00:48
Planetan sekula izandako bolkanismorik bortitzenak ez zuen edonolako zerikusirik izan dinosauroen desagertzearekin. Azterketa Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkea izendapena jasotzen duen Zumaiako itsaslabarrean gauzatu dute Bartzelonako eta Zaragozako Unibertsitateetako ikertzaile ezberdinek. Honen emaitzok Geology aldizkari zientifiko ospetsuan argitaratu dituzte.
Ikerketa aitzindari honek amaitutzat jo du azken hiru hamarkadotako eztabaida luzea. Izan ere, Kretazeoaren amaieran Indian gertatu ziren bolkanismo indartsuek, lurrean sekula jazo diren bortitzenek, dinosauroen desagertzearekin ez dute erlazio esturik aurkezten. Hala, ikertzaile hauen esanetan, horrek berriro ere indarra ematen dio duela 66 milioi urte Mexikoko Yucatán penintsulan jauzi ziren asteroideek dinosauroekin amaitu zutenaren inguruko teoriari.
Ondorio guzti hauetara iristeko, duela 66.4 eta 65.4 milioi urte bitartean metatutako mikrofosiletan aberatsak diren sedimentuak eta arrokak aztertzen egon dira Zumaian bi unibertsitateetako ikertzaileak. Honen bidez, dinosauroen desagertzearen aurretiazko eta ondorengoko klima aldaketak ezagutu ahal izan dituzte.
Hortaz, gertaera klimatiko ezberdinak noiz gertatu ziren jakin ahal izan dute. Garaiotan hiru gertaera hipertermal jazo ziren. Hiruretatik bi suntsipen ikaragarriaren ondoren izan ziren. Hori dela medio, bi horiek ez zuten edonolako eraginik izan suntsipen masiboetan. Era berean, hirugarren gertaera hipertermala hondamendiaren aurretik jazo zen, lurrean 2 gradu eta 5 gradu bitarteko tenperaturen igoera eragin zuena.
Zehatzago esanda, espezieen desagertze masiboa lurreko sistematik at dagoen fenomeno batek eragin zuela nabarmendu dute, Kretazeoaren amaierako berotze global horretatik 100.000 urtera jauzitako asteroide baten inpaktuak, hain zuzen ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.