Borrar
EHUKo Zientzia Planetarioen Taldeko kideak diren Naiara Barrado, Itziar Garate eta Agustín Sánchez-Lavega dira Su eta Gar izenen atzean dauden ikertzaileetako batzuk. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Planeta bati eta bere izarrari Su eta Gar izenak jarri dizkiete

Planeta bati eta bere izarrari Su eta Gar izenak jarri dizkiete

Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak egindako proposamenari baiezkoa eman dio azkenean Nazioarteko Astronomia Batasunak

Unai Sarriugarte

Viernes, 26 de mayo 2023, 00:05

Planeta bati eta bere izarrari Su eta Gar izenak jarri dizkiete. Euskal Herriko Unibertsitateak egindako proposamenari baiezkoa eman dio Nazioarteko Astronomia Batasunak. Hauexek espazioko euskarazko izena daramaten lehendabiziko izar eta planeta izango dira. Beroarekin zerikusia duten terminoak hautatu ditu astronomo taldeak, tenperatura ikaragarri altuak aurkezten baitituzte Su planetak eta Gar izarrak.

Planeta honen masa lurrarena baino 2,8 aldiz handiagoa dugu, baita bere diametroa ia heren bat handiagoa izan ere, lurra baino askoz dentsoagoa delarik. Zientzialariek harrizkoa izan daitekela iradoki dute, bere nukloearen osagai nagusia burdina izan daitekelarik. Izarraren kasuan, eguzkia baino zertxobait txikiagoa omen da, eta hotzagoa.

Nazioarteko Astronomia Batasunak du galaxia, izar, planeta eta ilargien izenen gaineko eskumena. Hala, ebatzi bitartean, behin-behineko izen tekniko bat jarri ohi diete aurkitutako izar berriei. Izendatze prozesu hauxe errazteko ahaleginean, astronomo komunitateari eskua luzatu ohi dio batasunak. Gliese 486 eta Gliese 486b izenak zituzten Lurretik 26 argi urtera dauden izarrak eta bere exoplanetak gaur egun bitarte.

Pasa den urtean orotara hogei exoplaneta eta beren izarrentzako izendapenak proposatu ziren. Izarrok James Webb espazio teleskopioaren bidez antzeman ahal zituzten zientzialariek. Hortaz, Nazio Batuen Erakundeak 2022-2032ko tartea Hizkuntza Indigenen Hamarkada bezala bataitatu zuenez, Batasunak hemendik aurrerako izenen erabakien artean hizkuntza indigenetako hitzek lehentasuna izango zutela nabarmendu zuen.

Su eta Gar izenak proposatu dituztenen artean zenbait aditu daude, hala nola, iaz planeta honekin topo egin zuen aztertzaile taldeko Jose Antonio Caballero astronomoa; Euskal Herriko Unibertsitateko Itziar Garate-Lopez, Naiara Barrado Izagirre, Santiago Perez Hoyos eta Agustin Sanchez Lavega irakasleak; eta Pedro Migel Etxeniqu fisikari ospetsua.

Horrez gain, euskalgintzaren eta zientziaren esparruko beste zenbait pertsonak ere egin dute bat ekimenarekin, hala nola, Kike Amonarriz soziolinguistak, Garazi Andonegi Elhuyarreko zuzendaritzako kideak, Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak, Juanma Gallego kazetariak, Juan Ignacio Perez biologian doktoreak, eta Ilaski Serrano EITBko kazetariak.

.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Planeta bati eta bere izarrari Su eta Gar izenak jarri dizkiete