El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Fotolia

Pisu astuneko boxeolari gazteei eskainitako atala, 'Boxeo Izarrak' saioan

Dubois Vs Joyce, Vianello Vs Ibeh eta Anderson Vs Peña norgehiagokak eskainiko dituzte Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek

Zurekin

Jueves, 14 de enero 2021, 21:06

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan pisu astuneko boxeolari gazteei eskainitako atala izango da ikusgai. Pisu astuna da, zalantzarik gabe, boxeoaren kategoriarik zirraragarriena; hala eta guztiz ere, azken urteotan krisialdi txiki bat bizi duela dirudi. Hala ere, datozen urteetan distiratsuak izan daitezkeen promesa batzuk agertzen hasi dira. Hori dela eta, boxeolari gazte batzuk ezagutzeko aukera izango dute zaleek aste honetako saioan.

Publicidad

Lehenengo eta behin, Daniel Dubois, 23 urteko britainiarra. Egin dituen 15 borrokaldietan nagusitu da. Bere aurkaria, Joe Joyce izango da. Hau eskarmentu handiko boxeolaria da, baina neurketarik galdu gabe dago eta 2016ko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.

Bigarren norgehiagokan, Guido Vianello eta Kinsley Ibeh arituko dira. Italiarrak orain arte egindako zazpi borrokaldiak k.o. bidez irabazi ditu, baina afrikarra boxeolari oso arriskutsua da.

Azkenik, Jared Anderson ezagutuko dugu. 20 urte baino ez ditu eta egin dituen sei norgehiagoketan K.O.a lortu du. Etorkizun bikaina duen boxeolaria da. Borrokaldi honetan mexikar jatorria duen Luis Eduardo Peña izango du arerio.

Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako 'Boxeo Izarrak' saioa ostiral gauean izango da ikusgai, 00.30ean, ETB1en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad