Pirritx eta Porrotx, emanaldi batean. Arizmendi

Pirritx eta Porrotx pailazoek eta Ruper Ordorikak 'bizia' emango diote kulturari Sopelan

'Sopelan kultura bizi' programa abian dago udalerrian, hainbat saio dakarren egitasmoa. Sarrerak Kurtzio Kultur Etxean eskuratu behar dira

Martes, 8 de septiembre 2020, 19:38

Kulturaren oihala igo dute Sopelan. Hilabete honetan hainbat saio prestatu ditu Udalak beste eragileekin batera 'Sopela Kultura Bizi' programaren barruan, adin tarte guztiei zuzenduta. Dagoeneko martxan badago ere -aurreko astean hasiera eman zaio- hilabete guztian musika, antzerkia edo zinema aukera ezberdinak proposatuko dizkiete bizilagun zein bisitariei kultura beti protagonista nagusia izanik. Oihala irailaren 27ra arte mantenduko da goian eta tarte horretan Pirritx eta porrotx, Sopela Kosta Fest edo Urbasarekin, beste zenbait artistekin batera, disfrutatzeko aukera izango dute interesdunek.

Publicidad

Egitasmo honen bitartez, azaltzen dute, «kulturaren sektoreari laguntza luzatu nahi zaio, Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gehien zigortu dituenetako bat baita». Saio bakoitzera joan ahal izateko, aurretik gonbidapena eskuratzea behar bestekoa da. Horiek Kurtzio Kultur Etxean jaso ahal izango dira edozein unetan, irekita dagoen bitartean. Edukiera bete ezean, ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago jaso ahal izango dira bertan. Ikuskizun batzuk doakoak izango dira, beste batzuk ikusteko, ordea, ordaindu egin beharko da. Jarduera guztietara joateko behar bestekoa izango da maskara eramatea eta euria egiten badu Zipiriñe ikastetxeko patioan egingo dira.

Musika izango da aurreneko protagonista. Ruper Ordorikak taula gainera igoko da bere azkeneko lana aurkezteko: Kafe Antzokian. Kontzertua udaletxearen inguruan eskainiko du eta ostiral honetan (21.00etatik aurrera) sortuko ditu aurreneko melodiak. Bere emanaldia Euskal Jaia txokoaren barruan dago sartuta. Bertan, egun bat beranguago ohiko nekazal azoka izango da (10.00etatik, 15.00etara bitartean).

Larunbatean arreta guztia erdigunean zentratuko da. Izan ere, egun berean, baina gauez, Hutsun eta Ortzi konpainiek 'Urbasa' ikuskizuna hurbilduko dute. Horretan, protagonistak diren bi pertsonaiek istorio bat kontatuko dute musika, txalapartaren bitartez, eta antzezlanak nahastuz. Asteko azken egunean herri kirolak ikusteko aukera izango da. 12.00etatik aurrera, puntu berdinean, Bizkaiko 2020ko harri txikien harrijasotzaile txapelketa ofiziala ospatuko da. Egunari ipuin eta kantu ikuskizun batekin amaiera emango zaio. Eidabe konpainiak Meri, Mari eta Lari lanean 6 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako aniztasunak diharduen istorioa kontatuko diete.

Sopela Kosta Fest

Surfa ere igoko da kulturak sortutako olatu honetara. Irailaren 18tik, 20ra arte Sopela Kosta Fest gauzatuko da. Bertan, surf txapelketak zein surf ikastaroak, skate erakustaldiak, tailerrak eta ikuskizunak presatu dira. Hilaren 24an Pirritx eta Porrotxen 'Bizi dantza' emanaldiaren txanda izango da. Udaletxeko plazan egingo den ikuskizunean, bi artistek pase bikoitza prestatu dute haur guztiei euren lanarekin gozatzeko aukera luzatzeko. Aurrenekoa 16.30etan hasiko da, eta horri 19.00etakoa jarraituko dio. Sarrerak 5 eurokoak izango dira haurrentzat eta 8 euro, helduentzat.

Publicidad

Kulturaren hilabeteari Kultur Etxean amaiera emango zaio. Irailaren 25 eta 27an bi ikuskizun prestatu dira, bata antzerkia dena eta beste zinema pelikula. Zuzeneko lana izango da lehenengoa, nagusientzako umore antzerkia den 'Ave osos!' obrarekin (sarrera 6 euro). Horri 'Lego 2' filma jarraituko dio familia guztiari (doanik) zuzendutako pelikularekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad