Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 4 de marzo 2021, 07:27
Haurrek kolorez betetzen jarraituko dute martxoan Campos Eliseos Antzokia, familia osoarentzako ikuskizun handiekin, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amaren Intxaurrak' ikuskizunarekin. Hilaren 20an eta 21ean berriro igoko dira pailazo euskaldunak Bilboko antzokiko agertokira. Duela gutxi ikusi ditugu Ibilaldia aurkezten ikusentzunezko batean, eta, zalantzarik gabe, ikuskizuna ondo pasatzeko aukera paregabea izango da. Horrez gain, interesdunek 'Queenmanía', Queenen omenezko familia ikuskizunaz ere gozatu ahal izango dute, martxoaren 21ean, goizeko emanaldi bakarrean, gazteleraz.
Esan bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots gure pailazo gustukoenak Campos Eliseosera itzuliko dira 'Amaren Intxaurrak' euskarazko ikuskizunarekin. Sarrerak jada agortuta daude, baina horiek erosi dituztenek barreak ziurtatuta daudela jakin badakite.
Ea oraingoan zer kontatuko dieten pailazo ospetsuek etxeko txikienei? 'Amaren intxaurrak'en Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, hartaz oroitzen direnean irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Ez da, hala ere, asteburu horretan Campos Eliseosek haurrentzako eskainiko duen plan bakarra. Martxoaren 21ean, igandean, esan bezala, 'Queenmanía' ikuskizuna itzuliko da Bilboko Antzokira. Freddie Mercuryk, Brian Mayk, Roger Taylorrek eta John Deaconek konposatutako talde britainiarraren abesti onenak bertsionatuko ditu 'Play the Game' saioak. Queenen magia familian berpizteko modu bat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.