Borrar
«Bizi dantza/ Irri dantza» euren azken album eta emanaldiaren izena da Kulturklik

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Bizi dantza' ikuskizuna, Campos antzokian

Lau ikuskizun eskainiko dituzte larunbat eta igande bitartean

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 23 de septiembre 2020, 22:22

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak 'Bizi Dantza' ikuskizuna eskainiko du asteburu honetan Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hala, lau ikuskizun eskainiko ditu hirukoteak larunbat eta igande bitartean. Emanaldiak arratsaldeko 16.00etan eta 19.00etan izango dira. Saioak 70 minutu inguru iraungo ditu.

Emanaldiek musikaz, umoreaz eta dantzaz baliatuz etxeko kide guztiak entretenitzea bilatuko dute. Bertan etxeko txikienek egungo euskal pailazo talderik ospetsuenaren abesti, joko eta abentura berrienak ezagutu ahal izango dituzte.

Sarrerek prezio bakarra aurkezten dute, 12 eurokoa, alegia. Antzokiaren lagunak direnek, % 15eko deskontua izango dute larunbateko emanaldietan. Lagun bezala erregistratutako bazkide bakoitzak sarrera baterako deskontua eskuratu ahal izango du. Nahi duen edonork eskuragarri dauzka sarrerok antzokiko webgunean edota lehiatiletan.

Campos Eliseos antzokiak koronabirusaren alarma egoeraren harira, segurtasun eta garbiketa protokolo zorrotz bat betetzen du. Hortaz, ikuskizun bakoitzaren ondoren, aretoaren desinfekzioa jorratu egiten dute, baita ikus-entzuleen arteko betiereko 1,5 metroko segurtasun distantzia ahalbidetu ere.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Euskal Herrian gaur egun aktibo jarraitzen duen pailazo talderik ezagun eta arrakastatsuena da. 1987. urtean jaio ziren Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Harrezkero, 23 urte luzeotan 27 ikuskizun eta 33 disko kaleratu dituzte, orotara 410 abestitik gora grabatuz. 'Bizi dantza/ Irri dantza' euren azken album eta emanaldiaren izena da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Bizi dantza' ikuskizuna, Campos antzokian