UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 16 de enero 2020, 22:31
Pirinioetan askatutako bi hartzek 20 ardi hil dituzte. Izan ere, Nafarroako Gobernuak 132.000 euro erabili ditu jada hartzaren presentzia abeltzaintzarekin uztartzeko helburuarekin. Hala, hauen zaintza lanak indartuko dituzte aurten.
Publicidad
Frantziako Gobernuak 2018. urteko azaroan bi hartz eme Pirinioetan askatu zituenetik, Nafarroako Gobernuak hamahiru erasoaldi erregistratu ditu autonomia erkidego honetan. Duela egun batzuk Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari den Itziar Gomezek parlamentuan nabarmendu zuenez, hartzek 16 ardi eta lau arkume hil dituzte, guztira 20 animalia.
Nafarroako Gobernuak abian jarritako hartzaren planaren nondik-norakoen berri eman zuen Gomezek, talde parlamentarioen aurrean. Aipatu bezala, egitasmo honen helburua hartzaren presentzia eta abeltzaintza intentsiboa uztartzea da. Gobernuak kalte-ordainak ordaintzen dizkiete hartzak kalte eginiko abeltzain ezberdinei. 2018. urtean, 1.721 euro ordaindu zituzten bi hartzek hildako lau ardirengatik. 2019an, aldiz, eraso gehiago erregistratu dira, eta kalte-ordainaren aurrekontua 4.493 eurokoa izan da, hartzek hildako hamabi ardi eta lau arkumerengatik.
Hartzaren planak 150.000 euroko aurrekontua du, baina dagoeneko 18.000 euro baino ez dira geratzen, 132.000 xahutu baitituzte. Kalte-ordainez gain, geolokalizagailuak jarri dizkiete ardiei, artaldeen ezohiko mugimenduak ezagutu eta hartzen presentzia igartzeko asmoz. Hortaz, 42 gailu jarri dituzte guztira.
Bestalde, Frantziako Gobernuak hartzei beste bi geolokalizagaiku ipini dizkiete. Animali hauexek zehazki non dauden adierazten du egunean behin gailu honek. Hori dela bide, hartzak Nafarroako eremuan sartzen diren bakoitzean, abeltzainek SMS bat jasotzen dute euren mugikorretan, jakinaren gainean egon daitezen.
Publicidad
Egun 120 abeltzain daude jakinarazpen zerbitzu horretan izena emanda. Kontseilariak gaineratu zuenez, hurrengo asteotan zaintza dinamika hauek gainbegiratu eta behar izanez gero, indartu egingo dituzte. Gainera, artzakurrak ere eskaini dizkiete abeltzainei, baita albaitaritza zerbitzua doan bermatu ere. Halaber, bederatzi hesi elektrifikatu ahalbidetu dituzte, Zaraitzu eta Erronkari artean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.