Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 24 de julio 2024
Tarragonar jaialdiaren Bonus Track hedapenak Su Ta Gar, Tropa Do Carallo, Boikot, Kaos Urbano, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna ere eramango ditu Durangoko Landako gunera, azaroaren 16an. El Drogas eta Soziedad Alkoholika kartelburu direla, Pintor Rock Bonus Track jaialdia Landako gunean, Durangon, egingo dute azaroaren 16an, larunbatarekin. 8.000 sarrera jarriko dituzte salgai guztira.
Kartelean, heavy, punk eta rock estiloaren beste talde beterano zenbait agertzen dira, hala nola Su Ta Gar, Kaos Urbano, Boikot, Tropa Do Carallo Evaristoren taldea eta Josetxu Piperrak, baita Tremenda Jauría, The Lio, Manifa, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna ere. Sarrerak salgai daude, 41,80 euroan.
Su Ta Gar taldeak ez du behar aurkezpen askorik baina goazen zerbait gehiago azaltzera. Heavy metal estilokoa; Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Asier Osoro eta Borxa Arrillaga musikariek sortu zuten 1987 aldera, Eibarren (Gipuzkoa); lau fundatzaile haietatik, Gorosabelek eta Bastidak jarraitzen dute. Dagoeneko, estudioko hamahiru disko kaleratu dituzte, eta zuzeneko kontzertuekin osaturiko bortz bideo. Su Ta Gar euskarazko heavy metal musikaren aitzindaritzat jotzen da. Indar handiko taldea da, eta urteetan ibilbide luze eta zabala du. Gorosabel, taldeburua, abestiak egiteaz, ahotsa jartzeaz eta bakar saioez ere arduratzen da.
Soziedad Alkolika 1988an Gasteizen sortutako crossover thrash musika taldea da. Hauek ere lan izugarria egin dute ibilbide luze honetan, eta lan ugari kaleratu dituzte. Tira, zaleak gogotsu egongo dira bere doinuekin gozatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.