Mikel Garcia
Viernes, 17 de marzo 2023, 16:44
'Ping Pang' Xabi Larrearen umorezko zirku ikuskizuna igande honetan izango da Elorrioko Arriola Antzokian. Emanaldia 17.00etan hasiko da eta 50 minutuko iraupena izango du.
Publicidad
Hamazortzi hilabete eman ditu Larreak zirku ikuskizun hau prestatzen, zeinean pin pong pilotak manipulatzeko teknika landua erabiltzen den, malabareen eta magiaren bitartez ikusleak harritzeko.
Larreak, ikuskizunarekin, gizakiaren gaur egungo bizi-mailaren bideraezintasuna ezagutarazi nahi du. Halaber, hurrengo urteetan espero den hondamendiaren ondorioak ezagutzera eta gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen du. Horretarako, ping pong pilotak erabiltzen ditu, sinpleak eta biribilak direlako. Testurik gabeko antzezlan honek ikuskizun onenaren saria irabazi zuen 2022an Ubedan ospatutako pailazo eta zirku jaialdian.
Bost urtetik gorakoak gonbidatuta daude asteburu honetako emanaldira. Sarrerak 5 euro balio du, eta 3,5 euro ikusleak antzokiko bazkideak badira.
Larreak haurrentzako zirku eskola bat du. 'Biribil' du izena, eta hemen gazteek zirkuko teknikak ikasteaz gain, beren ikuskizunak garatzen eta eurengan sinesten ikasiko dute. Bertan, malgutasuna, indarra eta oreka bezalako oinarrizko alderdiak lantzen dira.
Eskolako langileen arabera, ikasteko modurik onena norberak nahi duenean ikastea da. Beraz, irakasleen lana motibatzean, bidea aukeratzen uztean eta ikasleen interesa entzutean oinarritzen da, jolasteko, ondo pasatzeko eta esploratzen jarraitzeko jarraibideak eskaintzen dizkieten bitartean. Eskolak urritik maiatzera ematen dira, hilean bitan eta ordu eta erdiko iraupena dute.
Horrez gain zirku tailer ibilitari bat ere badauka. Honetan, jardunaldi bakoitzaren amaieran egingo den ikuskizuna prestatzen bi ordu ematen dute haurrek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.