Borrar
Astindu irudimena! fotolia
Peru Abarka lehiaketan narrazioak bidaltzeko aukera abiatu dute

Peru Abarka lehiaketan narrazioak bidaltzeko aukera abiatu dute

Markina-Xemeingo Udalak antolatutako txapelketan irabazle bakarra egongo da eta 2.000 euro jasoko ditu

leire larrazabal

Viernes, 3 de febrero 2023

Markina-Xemeingo Udalak Peru Abarka 2023 lehiaketan narrazioak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 17ra arte. 18 urtetik gorako edozeinek parte har dezake. Hori bai, kategoria bakarra izango da: helduentzako literatura. Beraz, irabazle bakarra egongo da eta 2.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratuko da album formatuan. Lehiaketari buruzko erabakia eta epaimahaikideen epaitza irabazleari zuzenean emango zaio jakitera.

Ipuinak euskara batuan aurkeztu beharko dira. Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira. Prosaz zein bertsoz idatzi daiteke. Gainera, narrazioek, gehienez, 15.000 karaktere izango dute; eta, gutxienez, 11.000 (espazioak barne).

Kontutan izan beharreko gauza gehiago. Kopia bakarra aurkeztuko da gutun-azal itxi batean. Gutun-azal horretan ez da egilearen izena ipiniko, baizik eta titulu bat. Gutun-azalaren barruan, beste gutun-azal bat. Bigarren honetan, egilearen datuak adieraziko dira: izen-deiturak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, jaiotze-data eta helbide osoa.

Lehiatzaileek, gehienez, ere bina lan aurkez ditzakete. Hori bai, aurkeztutako lanak ez dira bueltatuko eta suntsitu egingo dira. Behin narrazio irabazlea aukeratu ondoren, ilustrazio-lehiaketa jarriko da martxan. Horretarako, testu irabazlea gaztelaniara itzuliko da. Behin-behineko itzulpen hori ez da argitaragarria izango, funtzio bakarra lehiaketan parte hartuko duten ilustratzaile ez euskaldunentzat lagungarria izatea baita.

Parte hartzaileek helbide honetara bidali beharko dituzte lanak: Markina Xemeingo Udala, Peru Abarka Album Lehiaketa 2023, Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemein.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Peru Abarka lehiaketan narrazioak bidaltzeko aukera abiatu dute