UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 22 de diciembre 2019, 00:31
Pertsonek entzuten duten musikak jaten dutenarekin lotura zuzena dauka. Izan ere, zenbait ikerketak ezagutzera eman dutenez, musikak eragina omen du pertsonen jokabide ezberdinetan. Hori dela bide, nazioarteko hainbat konpainia azterketa honetan oinarritu egiten dira.
Publicidad
Esaterako, Hard Rock Cafe edota Chipotlee bezalako jatetxe kateek euren bezeroak baldintzatzeko abesti eta kanta konkretuak erabiltzen dituzte. Era berean, Muzak konpainiak Estatu Batuetako denda eta lan gune ezberdinetara musika espezifikoa merkaturatzen hasi zen 1928. urtean.
Hala, hari musikalak asmatu zituen konpainiak, bezeroentzat limurtzailea izateko helburuarekin. Egun enpresak 16 musika hari ezberdin eskaintzen dizkie enpresei. Gainera, denda eta saltokientzat soinu banda esklusiboak ere produzitzen ditu.
Janari azkarreko hainbat jatetxek Muzak-en musika erabiltzen du. Gehienengoetan erritmo azkar bat aurkezten duten hari musikala erabiltzen dute, bezeroek janaria azkarrago murtxikatu eta irentsi dezaten.
Halaber, zenbait arropa dendak musika espezifikoa erabiltzen dute eta hauetako askotan hauxe oso altu egoten da, bezeroek dibertitzera doazen leku batekin erlazionatzeko esparrua izan dadin, hain zuzen. Gainera, musikak pertsonen autokontrola higatzen du eta hortaz, modu konpultsiboagoan erosten dugu soinu banda bat badugu gure belarriak oharkabetzen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.