Borrar
Musikak eragina omen du pertsonen jokabide ezberdinetan. E. C.
Pertsonek entzuten duten musikak jaten dutenarekin lotura zuzena dauka

Pertsonek entzuten duten musikak jaten dutenarekin lotura zuzena dauka

Hori dela bide, nazioarteko hainbat konpainia azterketa honetan oinarritu egiten dira

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 22 de diciembre 2019, 00:31

Pertsonek entzuten duten musikak jaten dutenarekin lotura zuzena dauka. Izan ere, zenbait ikerketak ezagutzera eman dutenez, musikak eragina omen du pertsonen jokabide ezberdinetan. Hori dela bide, nazioarteko hainbat konpainia azterketa honetan oinarritu egiten dira.

Esaterako, Hard Rock Cafe edota Chipotlee bezalako jatetxe kateek euren bezeroak baldintzatzeko abesti eta kanta konkretuak erabiltzen dituzte. Era berean, Muzak konpainiak Estatu Batuetako denda eta lan gune ezberdinetara musika espezifikoa merkaturatzen hasi zen 1928. urtean.

Hala, hari musikalak asmatu zituen konpainiak, bezeroentzat limurtzailea izateko helburuarekin. Egun enpresak 16 musika hari ezberdin eskaintzen dizkie enpresei. Gainera, denda eta saltokientzat soinu banda esklusiboak ere produzitzen ditu.

Janari azkarreko hainbat jatetxek Muzak-en musika erabiltzen du. Gehienengoetan erritmo azkar bat aurkezten duten hari musikala erabiltzen dute, bezeroek janaria azkarrago murtxikatu eta irentsi dezaten.

Halaber, zenbait arropa dendak musika espezifikoa erabiltzen dute eta hauetako askotan hauxe oso altu egoten da, bezeroek dibertitzera doazen leku batekin erlazionatzeko esparrua izan dadin, hain zuzen. Gainera, musikak pertsonen autokontrola higatzen du eta hortaz, modu konpultsiboagoan erosten dugu soinu banda bat badugu gure belarriak oharkabetzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pertsonek entzuten duten musikak jaten dutenarekin lotura zuzena dauka