Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Euriteek 8.400 etxebizitza hondatu eta baita beste 27.000 kaltetu dituzte. Afp
84 pertsona zendu dira Sudanen euriteengatik azken bi hilabeteotan

84 pertsona zendu dira Sudanen euriteengatik azken bi hilabeteotan

Horrez gain, 67 zauritu kuantifikatu dituzte, euriteek 102.000 pertsona ingururi eragin dielarik

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 15 de septiembre 2021, 17:09

84 pertsona zendu dira Sudanen euriteengatik azken bi hilabeteotan. Horrez gain, 67 zauritu kuantifikatu dituzte, euriteek orotara 102.000 pertsona ingururi eragin dielarik. Hori dela medio, Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdinek gune arrikutsuetako herritarrak ebaluatzeko deia luzatu dute.

Hildakoen artean hainbat zergati daude, badira elektrokutatuta zendu direnak, baita eraikinek zapalduta edota itota ere. Ondorio lazgarriok herrialdeko hamaika estatu ezberdinetan eman dira. Gainera, oraindik zifrek gora egin dezakete, euriteak ekainetik urrira ematen baitira Afrikako herrialde honetan.

Nazio Batuen Erakundeak plazaratu duen txostenak mahaigaineratu duenez, euriteek guztira 102.000 pertsona ingururi eragin die. Era berean, euriteek 8.400 etxebizitza hondatu eta baita beste 27.000 kaltetu dituzte. Horrez gain, zenbait zonaldetako soroak eta lursailak suntsitu ditu, urak uzta guztia galtzea eraginez. Ibaien ur nibela 16 eta 17 metrora ailegatu da. Horren ondorioz, inguruetako herritar asko lekualdatu behar izan dira. Era berean, beste asko osasun zentroetan eta aldamenetako eskoletan errefuxiatu behar izan dira.

Pasa den urteko datuak ere erabat lazagarriak izan ziren. Hortaz, herrialde honetan hiru hilabetez luzatu zen larrialdi egoera. Iaz, 100 pertsona inguru zendu ziren euriteengatik. Gainera, 650.000 biztanle inguruk sufritu zituzten euriteen eraginak, 110.000 etxe suntsitu eta kaltetu zirelarik. Momentu hartan ibaiak 17 metro inguruko ur mailara ailegatu ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 84 pertsona zendu dira Sudanen euriteengatik azken bi hilabeteotan