Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas provoca la alarma en Erandio
Pepa San Martín Curicó hirian jaio zen 1974an. YOUTUBE
Pepa San Martin zuzendari txiletarrak jasoko du Zinegoakeko Ohorezko Saria

Pepa San Martin zuzendari txiletarrak jasoko du Zinegoakeko Ohorezko Saria

Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren inaugurazio galan emango diote saria, otsailaren 24an

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 23 de enero 2020, 22:36

Urtero Bilbon ospatzen den Zinegoak gayslesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak aukeratu du jada nori emango dion aurtengo 17.edizioaren ohorezko saria. Oraingoan Pepa San Martin zuzendariak txiletarrak eramango du, bere «zinema konprometitu eta ahaldunduagatik». Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendarik azaldu duenez, «mundua eraldatzeko arma gisa ulertzen ditu San Martinek zinema eta kultura».

San Martín Curicó hirian jaio zen 2974an. 'La ducha' eta 'Gleisdreieck' ikus-entzunezkoak zuzendu zituen 2011n eta 2012an. hurrenez hurren, eta emakume lesbianei eman zien bertan narrazioaren espazio nagusia, lotura afektibo sakon eta konplexuak deskribatzeko.

Bestalde, 2016an, 'Rara', zuzendu zuen, bere lehenengo film luzea izandakoa. Arrakasta handia lortu zuen publikoaren eta kritikaren artean. Aipatzekoa ere, besteak beste, Donostiako ZinemaldikoHorizontes Latinos saria jaso zuela.

Guillen zuzendariaren arabera, «Pepa San Martinen filmografiak eskema zaharrak irauli nahi ditu, elkarrizketak irekitzen dituen bitartean». Era berean, Txilen emakumeen eskubideen eta parekidetasunaren alde emandako urratsak nahikoak ez direla aldarrikatzen du zinemagileak, jaialdiak ohar batean azaldu duenez.

Otsailaren 24an jasoko du saria, Arriaga antzokian egingo duten inaugurazio galan, hain zuzen. Aurreko egunean aldiz, hilaren 23an, 'Rara' filma proiektatuko da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko BBK Salan. Otsailaren 26an, bestalde, maisu eskola bat eskainiko du Euskal Herriko Zinema Eskolan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pepa San Martin zuzendari txiletarrak jasoko du Zinegoakeko Ohorezko Saria